Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Erosteko eta birziklatzeko ohitura egokiak

Jardunbide Egokien Dekalogoa: Erosteko eta birziklatzeko ohitura egokiak [D]

Dekalogoa

  1. Behar duzuna baino ez erosi, gauzen itxurak ez zaitzala erostera bultzatu.
  2. Bertako produktu eta zerbitzu ekologikoen alde egin, bidezko merkataritzatik eta merkataritza etikotik datozenak, eraginkortasun energetiko handikoak.
  3. "Erabili eta botatzeko" produktuak arbuiatu.
  4. Beharrezkoak ez diren bilgarriak arbuiatu edo errefusatu.
  5. Birzikla daitezkeen ontziak (metala, plastikoa, brikak, ...) baino hobeak dira berriz erabil daitezkeen ontziak. Aukeran, erosi edariak, zukuak, jogurta, esnea, freskagarriak, kontserbak eta abar beirazko botiletan edo poteetan. Are hobeto itzultzeko ontziak badira.
  6. Ahal duzula, eguneroko erosketetan ez erabili plastikozko poltsak eta beharrezkoak ez diren bilgarriak. Zeure saskia, erosketako gurdia edo berriz erabiltzeko poltsa eraman.
  7. Erabilitako pilak leku aproposetan utzi behar dira. Ahal duzula, erabili berriz kargatzeko pilak.
  8. Ahal duzun neurrian, inguruari kalte gutxien eragingo dioten produktuak erabili. Besterik ezean, hondakin toxikoak edo arriskutsuak baimendutako kudeatzaileek jasotzeko arreta egin.
  9. Zabor organikoa gainerakotik bereizi, konposta egiteko aukera emateko.
  10. Paper birziklatua edo basogintza iraunkorretik datorren papera, kloroa erabiliz zuritu ez dena (ekologikoa), aukeratu. Bi aldeetatik erabili. Papera eta kartoia birziklatu.

Txikitu zuhaitz bat eta sutarako egurra aterako duzue, baina ez du lorerik ez fruiturik emango.
Tagore, Rabindranath

Sarbide azkarreko teklak

  • L tekla : Zerrenda osoa erakutsi /ezkutatu.
  • P tekla : Pantaila osoa txandakatu.
  • Zenbakizko teklak (0-9): Dekalogoaren puntuaren zenbakia ( 10a zeroarekin lortzen da).

Edozein kasutan pantaila osotik atera ahal izando da ESC (Escape) tekla erabiliz.

Gora