Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Ura zentzuz kontsumitzea

Jardunbide Egokien Dekalogoa: Ura zentzuz kontsumitzea [D]

Dekalogoa

  1. Ura ezinbestekoa da bizitzarako eta kalitatean, aldiz, murritza; hartara, zentzuz erabiliz.
  2. Dutxa erabili bainua beharrean, eta itxi txorrota xaboiaz igurzten zaren artean. Hortzak garbitzen edo bizarra kentzen dituzunean itxi txorrota. Txorrota irekita utziz gero 10 litro ur ere gal ditzakezu.
  3. Txorrotek edo ur-hodiek jarioak badituzte, albait arinen konpondu! Segundo bakoitzean tanta bat isuriz gero, egunean 30 litro galtzen dira.
  4. Tenperatura kontrolatzeko aginte bakarreko txorrotak erabili. Halatan, txorrota irekitzen duzun aldi bakoitzean, ez duzu berriro ere tenperatura erregulatu behar izango.
  5. Plater-ikuzgailua eta garbigailua ondo bete abian jarri aurretik.
  6. Fruituak edo platerak eskuz garbitzen dituzunean ez utzi txorrota irekita. Horri esker eguneko 10 litro inguru aurreztuko dituzu.
  7. Erabil itzazu garbigarri ekologikoak. Horrela, erabili duzun ura errazago garbituko da araztegian.
  8. Komuneko andelean aurrezkailurik ez baduzu, jar ezazu plastikozko botila bete bat andel barruan. Neurri erraz hori erabiliz, sartu duzun botilak duen ahalmenaren besteko ur-kopurua aurreztuko duzu urari ematen diozun bakoitzean. Ez erabili andeleko ura premiarik gabe. Ura botatzen duen bakoitzean 4-5 litro galtzen dira.
  9. Landareak gauez ureztatu. Egun-argia denean eguzkiak eta haizeak ur asko eramaten dute.
  10. Etxeko txorrotetan atomizagailua ezarri; urari airea eransten dionez, ur-jarioa handitu egiten dela dirudi, ur gutxiago isuriz.

Sarbide azkarreko teklak

  • L tekla : Zerrenda osoa erakutsi /ezkutatu.
  • P tekla : Pantaila osoa txandakatu.
  • Zenbakizko teklak (0-9): Dekalogoaren puntuaren zenbakia ( 10a zeroarekin lortzen da).

Edozein kasutan pantaila osotik atera ahal izando da ESC (Escape) tekla erabiliz.

Gora