Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Etxean energia aurreztea

Jardunbide Egokien Dekalogoa: Etxean energia aurreztea [D]

Dekalogoa

  1. Gogoratu energia sortzeko bide guztiek nolabaiteko eragin kaltegarria dutela ingurumenean. Beraz, energia zentzuz erabili eta horri esker, bikoitza irabaziko duzu: dirua aurreztuko duzu eta ingurumena hobetuko da.
  2. Ez utzi geletako argiak piztuta bertan ez zaudenean.
  3. Ezarri itxidura hermetikoa eta beira bikoitza duten leihoak, udan berorik ez galtzeko eta udan behar baino bero gehiago ez egoteko. Era berean, egoki erabili pertsianak eta leiho-oholak eguzkiaren berotasun pasiboa aprobetxatzeko edo saihesteko.
  4. Ez ireki labea behar ez denean, barruan daukan berotasunaren % 20 galtzen du eta.
  5. Hozkailua hermetikoki ixten dela begiratu. Ondo itxi elikagaiak hozkailu barruan, elikagaiei darien hezetasunaren ondorioz konpresoreek lan handiagoa egin behar izaten baitute. Garbitu hozkailuko bobinak gutxienez urtean behin, energia gutxiago kontsumi dezan.
  6. Garbi mantendu suak eta lanparak, haien zeregina errazteko. Gasezko sukaldea badaukazu, begiratu zer kolore duen suak: urdina bada egoki erretzen da, eta sugarra horia bada ez da egoki erretzen (profesional batek doitu egin behar du). 
  7. Estali kazolak elikagaiak bizkorrago egin daitezen. Egosten amaitzeko, erabil ezazu gelditzen den berotasuna. Egosten amaitu baino pixka bat lehenago itzali erregailuak edo labea.
  8. Zartaginaren edo kazolen tamainak eta plakaren edo berotasun-elementuen tamainak bat etorri behar dute
  9. Utzi platerak airean lehortzen: Itzali plater-garbigailuaren programa-kontrola uretan azken pasaldia egin ostean, eta utzi atea irekita platerak bizkorrago lehor daitezen.
  10. Ez utzi gailu elektrikoak stand-by posizioan (lotan). Itzali guztiz: zuk aurreztu eta haiek lasaialdia hartuko dute.
Sarbide azkarreko teklak
  • L tekla : Zerrenda osoa erakutsi /ezkutatu.
  • P tekla : Pantaila osoa txandakatu.
  • Zenbakizko teklak (0-9): Dekalogoaren puntuaren zenbakia ( 10a zeroarekin lortzen da).

Edozein kasutan pantaila osotik atera ahal izando da ESC (Escape) tekla erabiliz.

Gora