Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Turismo solidario eta iraunkorra

Jardunbide Egokien Dekalogoa: Turismo solidario eta iraunkorra[D]

Dekalogoa

  1. Izan enpatia inguruarekin, hau da, bisitatuko dituzun tokietan jar zaitez pertsonen eta izaki bizidunen lekuan, zu hor zaudela eta, nola erantzungo duten hobeto ulertu ahal izateko. Janzkeran eta jendaurrean aritzeko moduan, bertako ohiturak errespetatu.
  2. Ikusten duzunetik ikasi, egoera berriari egokitu ahal izateko. Bidaia ikasteko esperientziarik onena da, aprobetxatzen badakigu. Joango garen leku guztiek daukate beren historia, kultura eta balio natural eta propioak: turistek alderdi horiei buruzko informazioa izan beharko lukete, gure jarrerek eta jokabideek ez dezaten bertakoen arbuiorik eragin.
  3. Zure presentziak eragin positiboa izan dezala. Inguruko produktu naturalak kontsumitzen badituzu, bertako gastronomiaren, artisautzaren, … onurak ezagutzeaz gain, familien ekonomiei eta benetako landa-turismoaren iraupenari laguntzen diezu, lurraren lanketa eta ingurumenaren zaintza bateratzeko moduan.
  4. Zure estandarren arabera arraroak edo zentzugabeak izan daitezkeen egoeren aurrean pazientzia eta ulermena izan.
  5. Bi aldeen duintasunaren garrantzia aitortu: bertakoena eta atzerritarrena.
  6. Lagundu ekosistema naturalak babesten eta errespetatu bertako animaliak eta landaredia, ezer kutsatu gabe. Eremu natural babestuak balio ekologiko handia duten lekuak eta animaliak, horietako asko desagertzeko arriskuan, zaintzeko sortu ziren. Guztietan daude harrera- eta interpretazio-zentroak, eta bertan jaso dezakegu eremu horien garrantziaz jabetzeko eta bisitaldiaz are gehiago gozatzeko behar diren laguntza guztia.
  7. Ez salerosi baimendu gabeko espezierik. Ez erosi CITES nazioarteko hitzarmenean fauna basatiko espezietzat zerrendatutako animaliarik oroigarri gisa.
  8. Ez eraman, eraman behar ez duzuna. Hezi eta irakatsi, batik bat adingabeei, bidaiaria ez dela opari ibiltaria. Naturarekiko, pertsonekiko eta herriekiko, eta haien nortasunarekiko eta kultura- ondarearekiko errespetuan hezi umeak.
  9. Arduraz erosi. Tokiko ekosistemei kalte egiten ez dieten eta debekatuta ez dauden produktuak soilik erosi. Tokiko artisautza bidezko salneurrian erostea bultzatu.
  10. Paisaian eta ingurumenean inpaktua gutxitzeko neurriak hartu dituen establezimendu turistikoa aukeratu (arkitektura tradizionala, energia eta ura aurreztea, ostalarientzako garraio publikoa, etab.). Horri esker, halako ekimenak sustatzen lagunduko duzu.

Bidaiak hezkuntzaren parte dira gaztaroan, eta esperientziaren parte zahartzaroan
Francis Bacon

Sarbide azkarreko teklak

  • L tekla : Zerrenda osoa erakutsi /ezkutatu.
  • P tekla : Pantaila osoa txandakatu.
  • Zenbakizko teklak (0-9): Dekalogoaren puntuaren zenbakia ( 10a zeroarekin lortzen da).

Edozein kasutan pantaila osotik atera ahal izando da ESC (Escape) tekla erabiliz.

Gora