Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Gabon iraunkorra

Jardunbide Egokien Dekalogoa: Gabon iraunkorra[D]

Dekalogoa

  1. Gabonetako zuhaitza naturala izan dadila eta, gabon garaia amaitu eta berehala, berriz landatu eta inguru naturalera itzuli. Badakizu gorostia eta beste espezie batzuk babestuta daudela, eta ondorioz ezin direla jatorrizko lekutik atera, ez arbolak eta ez adarrak ere.
  2. Oparitu produktu iraunkorrak, birziklatuak, edo hondakin gutxi eragiten dutenak. Opariak ez dute zertan izan materialak, denbora eta irribarrea baino kontsumitzen ez duten opariak ere egin ditzakezu.
  3. Ahal duzula, ez bidali paperezko Gabonetako postalik. Erabili posta elektronikoa.
  4. Ez gehiegi erabili Gabonetako argiak; jendeak gozatzeko aukera daukanean baino ez erabili. Kontsumo gutxiko bonbillak erabili eta bizitza baliagarria amaitu arte berrerabili. Moduluko mikro-bonbillak erabiliz, Gabonetako dekorazio-argien kontsumo elektrikoa heren batean gutxi daiteke.
  5. Ahal dela, behar ez denean ez erabili ibilgailua: garraio publikoa edo beste ordezko garraiobide batzuk erabili. Etxeko jaiak, lanekoak edo ikasketakoak, garraio publikoan joan daitekeen lekuetan egin.
  6. Bazkarietan “erabili eta botatzeko” materialak arbuiatu: ahal duzula, ez erabili plastikozko edalontzi eta platerak, edo paperezko ezpainzapiak.
  7. Ez erabili petardoak jaietan: gas kaltegarriak isurtzen dituzte, hondakina eta kutsadura akustikoa eragiten dute, eta arriskutsuak dira. Jaiak ez dakar derrigorrez zarata eta kea.
  8. Bertako produktu freskoak, ekologikoak, bidezko merkataritzakoak eta merkataritza etikokoak erabili.
  9. Gabonetako dekorazioa egiteko erabili material birziklatuak, edo behin baino gehiagotan erabilitakoa.
  10. Ahal duzun guztia birziklatu: opariak biltzeko papera eta kartoia, beirak, ...

Sarbide azkarreko teklak

  • L tekla : Zerrenda osoa erakutsi /ezkutatu.
  • P tekla : Pantaila osoa txandakatu.
  • Zenbakizko teklak (0-9): Dekalogoaren puntuaren zenbakia ( 10a zeroarekin lortzen da).

Edozein kasutan pantaila osotik atera ahal izando da ESC (Escape) tekla erabiliz.

Gora