Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Erosketa Iraunkorrerako Gida

Kontsumo-ohiturak aldatzea jarrera egokia da eguneroko bizitzan jardunbide berriak sartzeko eta, aldi berean, produktu berriak eskuratzeko. Produktu horiek gomendagarriak dira ikuspuntu ekologikotik, sozialetik eta etxeko ekonomiaren ikuspuntutik, bai produkzioaren ezaugarriengatik, bai baliabideen kontsumoan duten efizientziagatik. Atal honetan oso informazio erabilgarria daukazu, eguneroko erosketa egiterakoan, irizpide arduratsuak eta iraunkortasunarekin bat datozenak aplikatzeko.

Erosketa berdea egiteko irizpideak

  • Egiten ditugun erosketen bolumena murriztu; geure buruari galdetu behar diogu erostera goazen horrek benetan aseko gaituen edo konpultsiboki erosten dugun.
  • Alternatibak bilatu baliabide naturalen ustiapena gutxiagotzeko. bigarren eskuko gauzak erosi, berrerabili, trukea egin, konpondu… Erakunde desberdinak arduratzen dira honetaz adibidez: Koopera edo http://www.biotrueke.org/web/,
  • Erosi behar ditugun gauzen kalitatea ziurtatu, ondasun osasungarriagoak eta iraunkorragoak eskuratzeko.
  • Informatu ondasun eta zerbitzu horiek dituzten ondorio sozialei eta ingurumenekoei buruz. Bidezko merkataritza eta merkataritza etikoaren aldeko apustua egin.
  • Baloratu produktua fabrikatzen eta banatzen duten enpresak ingurumenaren aldetik arduratsuak eta ekonomia sozial eta alternatibokoak izatea.
  • Aukeratzen ditugun produktuek funtzionatzeko eta mantentzeko baliabide gutxi behar izatea (ura, energia eta abar) eta hondakin eta isurpen gutxi sortzea.
  • Produktuaren bizitza baliagarria amaitzen denean, gaikako bilketa sistema erabili, osagaien materiala birziklatu ahal izateko.

Erosketa iraunkorrerako irizpideak arloka

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.

Erantsitako fitxategiak

Etiketatze ekologikoa

Gora