Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Elikagaiak

Kontsumitzen dugun janari gehiena lehen sektoretik dator: nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza. Sektore horien kudeaketa ez-iraunkorra egiten bada, itzulezinezko lurzoru-hondatzea eragiten da, basoak soiltzea, ozeanoen gehiegizko ustiapena eta abar. Produktu ekologikoak aukeratzen baditugu, ordea, arazo global horiek saihestuko ditugu, ondasun eta zerbitzu horiek lortzeko orduan askoz gehiago errespetatzen baita ingurumena. Horregatik, ohitura iraunkorragoak hartu behar ditugu:

  • Lehentasuna eman nekazaritza ekologikotik (448 KB) datozen elikagaiei, gehigarriak dituzten produktuak edo nekazaritza intentsiboko ustiategietatik datozenak erosi beharrean. Informazio gehiago: Eroski Consumer
  • Abeltzaintza ekologikotik (448 KB) datozen produktuak aukeratu, hala nola, okela, arrautzak, esnea eta gazta.
  • Arrantza iraunkorretik (448 KB) datozen produktuak kontsumitu; esaterako, gure kostako jatorri-etiketa duena, ez baitu gehiegizko ustiapenak dakarren arazorik sortzen, eta ez dute heldu gabeko arraina kontsumitzea eragiten.
  • Bizi zaren lekutik ahalik eta gertuen ekoitzitako produktuak eta sasoiko elikagaiak erosi. Tokiko ekonomia sustatu eta garraioa gutxitzen da horrela, eta gainera, garraiorako behar diren bilgarriak eta paketatzea saihesten dira.
  • Bilgarri eta ontzi gutxiago duten produktuak aukeratu, eta, ahal dela, edariak beirazko ontzi berrerabilgarrietan erosi. Ontziratutako produktuak erosten badituzu, hondakinak balioztatzeko etiketa (448 KB) dutenak aukeratu.
  • BIO edo EKO jatorri-izena duten elikagaiak ez dira beti ekologikoak izaten.
  • Kontuan hartu produktu transgenikoen etiketa eta bilatu azalpenak: “genetikoki eraldatutako soiaz edo artoz egindakoak”, “Arto eraldatua” eta “almidoi eraldatua”; horrela, jakingo dugu kontsumitzen ditugun produktuek GEOrik (Genetikoki Eraldatutako Organismoa) ba ote duten: GEO
  • Bidezko merkataritzako (448 KB) produktuak kontsumitu; hala nola, txokolatea, kafea, azukrea, arroza, zerealak eta abar.

Eguneko bizimodu iraunkorra

Eguneroko Bizitza Iraunkorrerako Dekalogoa

Gora