Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Norberaren garbitasuna

Higiene eta kosmetika produktuak fabrikatzeko hainbat substantzia erabiltzen dira. Horietako batzuk oso toxikoak izan daitezke (gizakiontzat eta ingurumenerako), eta beste batzuek erreakzio alergikoak sor ditzakete edo narritagarriak izan. Hona hemen aholku erraz batzuk era horretako produktuak ahalik eta gutxien erosteko:

  • Produktu naturalak erabili. Produktu ekologikoen tokiko elkarteen lokaletan erosi daitezke edo belar-dendetan eta denda espezializatuetan.
  • Kosmetikoen kalitatea egiaztatu Europako Batasunaren etiketa (466 KB) aztertuta.
  • Desodoranteak aukeratzeko orduan, ez erosi aluminioa dutenak. Badira beste aukera batzuk: alunbre-harria, artisau eran egindako barrak eta desodorante ekologikoak.
  • Baztertu animaliengan probatu diren produktuak.
  • Bidezko merkataritzako (466 KB) dendetan saltzen diren produktuak aukeratu; esaterako, kremak, xanpua, gela, after shave eta abar.

Gora