Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Etxea

Etxean egunero erabiltzen ditugu osasunerako eta ingurumenerako substantzia kaltegarriak dituzten produktuak. Horregatik, irizpide batzuk hartu behar dira kontuan horrelako produktuak erostera goazenean.

Garbiketa-produktuak

  • Garbiketa-produktuak ahalik eta kantitate txikiena erabili beti.
  • Substantzia kimiko arriskutsurik ez duten garbiketa-produktuak aukeratu eta egiaztatu produktu horiek ez dutela klororik, fosfatorik eta tentsioaktibo kimikorik.
  • Garbiketa-produktu ekologikoak erabili: merkatuan badituzu birziklatzeko moduko baietak, detergenteak eta zabor-poltsak; horien fabrikazio-prozesuetan ez zaio ingurumenari kalterik egiten.
  • Arropa garbitzen duzunean, ondo dosifikatu detergentea. Gomendagarrienak detergente kontzentratua eta likidoa dira. Horrez gain, arretaz irakurri produktuaren arriskugarritasuna adierazten duten ikurrak ageri diren etiketa.
  • Erabili errezeta naturalak eta ez hain erasokorrak. Ura, ozpina eta xaboi neutroa nahikoa dira etxe osoa garbi-garbi uzteko. Zikinkeria gogortuta badago, limoi-ura, bikarbonatoa edo boraxa erabili.
  • Ekologikoagoa da etxea aldiro-aldiro garbitzea, normalean erabiltzen diren produktu gogor horiek erabiltzea baino; izan ere, kaltegarriak dira gure osasunerako eta ingurumena kutsatzen dute.
  • Ez erosi etxerako aire-freskagarririk; erabili landareak tabakoaren kea kentzeko (errododendroa) eta sukaldeko aire-giroa garbitzeko (albaka).
  • Produktu kontzentratuak erosi, hondakinak murrizteko; baina kontuz ibili dosiarekin!
  • Ez lehorrean garbitu arropak; horretarako erabiltzen diren produktuek, sarritan, substantzia kimiko oso kutsagarriak edukitzen dituzte.

Pinturak eta bernizak

  • Ez erosi disolbatzaile organikoak dituzten pinturak; aukeran hobe da uretan disolbatzeko pinturak eta bernizak erostea.
  • Produktu naturalak erabili. Adibidez, disolbatzaile toxikorik ez duen berniza lortzeko: nahastu linazi-olioa (edozein brikolaje-denda edo drogeriatan lortu dezakezu) eta kolore-pigmentuak. Nahasteari pigmentu proportzioa gehituz gero, olio-pintura estalgarria lortzen da.
  • Erabili pintura naturalak eta/edo ekologikoak. Produktu natural eta ekologikoetan dugun aukerak behar guztiak asetzen ditu.
  • Pintatzea amaitu eta gero, ez erabili abarrasik (agoarras); garbitu pintzelak zitrikoen esentziaz egindako disolbatzaile batekin.

Koltxoiak

Altzariak eta zurezko beste produktu batzuk

  • Berrerabili eta birziklatu zura: eraikin zaharretako zura erabili dezakezu, erabilitako altzariak, ateak edo leihoak zaharberritu edo zur birziklatuz egindako altzariak eta zurezko beste produktu batzuk erosi.
  • Ahal den neurrian, bigarren eskuko altzariak erosi horretarako dauden dendetan.
  • FSC edo PEFC logotipoa (466 KB) daramaten zurgintzako produktuak erosi.
  • Artisauek egindako produktuak edo tokiko nahiz eskualdeko enpresa txikienak erostea aukeratu dezakezu, hots, ingurumenaren iraunkortasunerako irizpideekin lan egiten dutenenak.
  • Egiaztatu zure altzariak ez daudela produktu toxikoz tratatuak, bernizatuak edo babestuak.
  • Etxetik kendu nahi badituzu (edo bigarren eskuko jeneroa bilatu), BERZIKLATUra edo arlo horretan lan egiten duten gizarte-erakundeetara jo dezakezu (REZIKLETA, EMAUS, …) berrerabiltzeko nahiz birziklatzeko edo Garbiguneetara eramateko.

Lotutako estekak

Gora