Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Ehungintzako produktuak

Ehungintzako sektoreak sortzen dituen arazoak ugariak dira, ehunen bizi-zikloan hainbat fabrikazio-prozesu sartzen baitira tartean: ehundegiko lana, tindaketa, estanpazioa, akaberak…

Oro har, arazo hauek nabarmendu daitezke: ur eta energia kopuru handiak kontsumitzea eta koloratzaileen erabilera. Beraz, garrantzi handikoa da:

  • Zuntz-mota ezberdinak bereizten ikastea:
    • Zuntz naturalak: Artilea, zeta, kotoia, lihoa.
    • Zuntz artifizialak: Azetatoa, rayona, biskosa.
    • Zuntz sintetikoak: Poliesterra, nylona, lycra, poliamida tergala.
  • Gogoratu ehun naturalak birziklatzeko askoz errazagoak direla eta ez direla hain kutsagarriak, bai ekoizpenean, bai kudeaketan.
  • Nekazaritza ekologikotik (448 KB) datozen materialez egindako arropak erosi; kotoi ekologikoz egindakoa, adibidez.
  • Jantzien etiketa (448 KB) baloratu erosi aurretik. Etiketan agertzen da zer-nolako zuntzez eginda dauden eta nola tratatu behar diren jantziak ondo mantentzeko eta kontserbatzeko.
  • Ez erosi galtzeko zorian edo mehatxupean dauden animali espezieen larrurik; esaterako, igaraba, katamotza edo lepahoria. Larrua merkaturatzeko bakarrik hazten dituzten animalien jantziak baztertu.
  • Behar ez ditugun arropak beste zerbaitetarako erabili (adibidez, oihal-txatalekin eskutrapuak egiteko).
  • Ahal dela, oinetako ekologikoak erabili Europako Batasunaren etiketa (448 KB) aztertuta.
  • Ehun-gaiak Bidezko merkataritza (448 KB) bultzatzen duten dendetan erosi: poltsak, zapiak, lepokoak, kutxatilak eta abar.
  • Behar ez dituzun ehun-gaiak Berohi kooperatibaren edukiontzietan utzi ditzakezu, edo bestela, gizarte-lanetan edo garapen bidean dauden herrialdeei laguntzen ari diren tokiko erakundeetara eraman.
    "Koopera"-ra lotura

Gora