Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bulegoko materiala eta papergintza

Multzo honetan era askotako produktuak sartzen dira –boligrafoak, arkatzak, markatzaileak, kola, papera...-; kostu gutxiko produktuak dira, eskuarki kantitate handitan erosten direnak.

Era horretako materialak eragin handia izan dezake ingurumenean, batez ere substantzia kimiko arriskutsuak, disolbatzaile organikoak, konposatu organiko lurrunkorrak, metal astunak eta abar direnean. Horregatik, neurriak hartu beharra dago bulegoko eguneroko lanean:

  • Kontsumo ostean %100 birziklatutako papera erabili, batere klororik gabea: idazteko paperak, koadernoak eta abar; eta egiaztatu Europako Batasunaren etiketa edo besteren bat (448 KB) ba ote duen.
  • Fotokopiagailuak eta inprimagailuak erosten direnean, ziurtatu duplex funtzioa dutela (orriaren alde bietan inprimatzekoa), energia aurrezteko sistemak eta murrizteko funtzioa erabiltzeko aukera (orrialde 2rekin 1 egitekoa).
  • Alde batetik idatzitako edo inprimatutako orriak erabili oharretarako, blokak egiteko eta beste barne-erabilera batzuetarako.
  • Baztertu disolbatzaileak dituzten errotuladoreak.
  • Material birziklatuz egindako produktuak erosi (adibidez, papera, tonerra eta abar), edo behintzat ingurumenean eragin gutxiago duten materialez egindakoak (adibidez, baztertu PVCa, disolbatzaile organikoak dituzten pinturak eta kolak eta abar).
  • Hondakinak sortzea saihestu; horretarako, bizitza baliagarri luzeagoa duten produktuak erosi, handizkakoak, berriz kargatzekoak eta abar.
  • Erosten dugun komuneko papera apaingarririk gabea eta zuritu gabea izan dadila, ekoizterakoan eta desegiterakoan kutsadurarik sor ez dadin.

Jardunbide egokiak lanean eta ikasketan

Jardunbide Egokien Dekalogoa Lanean eta Ikasketetan

Gora