Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Mugikortasuna

Egunetik egunera gehituz doa turismoen bidezko garraioa eta horiek kontsumitzen dute petroliotik eratorritako erregairik gehiena (gasolina). Negutegi-efektua eragiten duten gasak isurtzeaz gain (CO2), beste konposatu batzuk ere sortzen dira errekuntza prozesuetan, eta horiek dira, hain zuzen ere, hiriguneetako airea kutsatzen duten eragile nagusiak, osasunerako eta ingurumenerako dakartzan ondorio guztiekin.

Horregatik, aukerarik onena eta gomendagarriena garraio publikoa eta garraiobide alternatiboak (oinez eta bizikletaz ibiltzea) erabiltzea da; hala ere, ibilgailua erostea erabakiz gero, zenbait aholku hartu beharko genuke kontutan:

  • Autoa erosten dugunean, gure beharretara egokitzen den modeloa aukeratu eta kontsumo etiketa (466 KB); hor agertuko zaigu zer erregai-kontsumo duen eta zenbat CO2 isurtzen duen. Ibilgailu hibridoez gain, gaur egun badira merkatuan auto eta motozikleta elektrikoak ere. Ondoko helbidean daukazu merkatuko auto guztien ingurumen-ezaugarriei buruzko informazio eguneratua: IDAE
  • Autoa erabiltzea ezinbestekoa baduzu, ahal den guztian martxa luzeetan eta bira gutxiko erregimenean ibili gidakera eraginkorra (2.8 KB)
  • Aldian behin pneumatikoen presioa begiratu, beharrezkoak ez diren osagarriak kendu (autoko parrilla), ez eraman alferreko pisurik, aire girotua neurrian erabili eta ez ibili abiadura handian. Horrela, asko aurreztuko duzu erregaitan (isurpen gutxiago eraginez) eta segurtasunean irabaziko duzu.
  • Saiatu bigarren eskuko autoen piezak erabiltzen ibilgailua konpontzen denean.

Gora