Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Europako Batasuna

Europako Batasunak, ingurumeneko ekintza planen bidez lortutako esperientzia baliatuz, bere politika ekonomiko eta sozialetan garapen iraunkorraren kontzeptua sartu nahi zuen; horretarako, 2001ean, garapen iraunkorrerako lehen estrategia abiarazi zuen, eta 2006an eguneratu, hutsuneak zuzendu eta erronka berriak kontuan hartzeko.

Berrikusitako planak klima-aldaketan eta energia-politikan jartzen du arreta, eta aldi berean, hezkuntza, ikerketa eta finantziazio publikoaren garrantzia azpimarratzen du produkzio eta kontsumo eredu iraunkorrak ezartzeko.

Oraingo erronka da politika hori praktikan jartzea eta ingurumena errespetatzen duten erabilerak eta produktuak sustatzeko neurriak hartzea.

Urtea Mugarri historiko nagusiak
1992 EBren Ingurumen Arloko V. Ekintza Programa: "Garapen Iraunkorrerantz" Helburua: ingurumen politikak EBren gainerako politika ekonomiko eta sozialetan integratzea.
2001 Garapen Iraunkorrerako Europako Batasunaren Estrategia: "Mundu hobe baterako Garapen Iraunkorra Europan".
2001 EBren Ingurumen Arloko VI. Ekintza Programa: "Etorkizuna gure eskuetan" 2001-2010.
2006 Europako Ingurumen Estrategia onartu zen.
2010 EUROPA 2020 Hazkunde adimentsu, iraunkor eta integratzaile baterako Estrategia.

Erlazionatutako Loturak

Gora

Ulerturta