Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Energia

Europan, energiaren %40 gutxi gorabehera, eraikinetan kontsumitzen da. Gure etxeetan, lantokietan eta aisialdi guneetan argiterian, berokuntzan, aire girotuan eta ur berotan erabiltzen den energia kopurua garraioak eta industriak kontsumitzen duena baino gehiago da.

  • Etxebizitza erosten denean, arretaz begiratu efizientzia energetikoaren ziurtagiria (448 KB), eraikina A-tik G-ra kalifikatzen duena (energia kontsumoaren arabera), eta ondo aztertu bertan erabili den isolamendu termikoaren “kantitatea eta kalitatea”.
  • Kristal bikoitzeko leihoak edo leiho bikoitzak instalatu eta zubi termikoa hausten duten markoak.
  • Berokuntza, hozte sistema eta etxeko ur beroa instalatzeko, edo elektrizitatea lortzeko, energia berriztagarrietan oinarritutako sistemen aldeko apustua egin (eguzki energia, geotermikoa, eolikoa, biomasa, …).
  • Galdara edo berogailu efizientea aukeratu, horixe baita berokuntza sistema on baten bihotza. 
  • Etxetresna elektrikoren bat erosten duzunean ondo begiratu etiketa energetikoa (448 KB); hor aurkituko duzu tresna bakoitzaren energia-kontsumoari buruzko informazioa. Espainiako merkatuan erosi daitezkeen etxetresna elektriko guztiei buruzko informazioa: IDAE
  • Ofimatikako tresneria erosten denean (ordenagailuak, fotokopiagailuak, eskanerrak, fax aparatuak eta abar) energia aurrezteko sistemak dituztenak aukeratu; horretarako, efizientzia energetikoaren etiketa (448 KB) begiratu. Tresneria ofimatikoaren efizientzia energetikoari buruzko informazioa: Sust-it
  • Aire girotuaren aparatu efizientea aukeratu. 
  • Kontsumo gutxiko bonbillak aukeratu argia luzaroan piztuta egoten den geletarako. Energiaren % 80raino aurreztu daiteke. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu EEEren (EEE).
  • Ahal dela, ez erosi pilaz funtzionatzen duten aparatuak; ekologikoagoa da eguzki-energiaren alternatiba edo sare elektrikora konektatzea.
  • Berriz kargatzeko pilak aukeratu, eta botoi-pilak kontsumituz gero, litiozkoak edo alkalinoak izan daitezela.
  • Energia aurrezteko aholku orokorrak (EEE).
  • Energiaren erabilera efizientea eta energia berriztagarrien aukerak: EEE

Etxean energia aurreztea

Etxean Energia Aurrezteko Dekalogoa

Gora