Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Aisia eta natura

Turismoak gizartean eta ingurumenean duen eragina ikusita, turismo-ekimen eta modu berriak sortu dira; horien helburua da bateragarri egitea onura ekonomikoa, gizarte-garapena, kultura hartzailearen babesa eta errespetuzko harremana eta ingurumena. Turismo-ekimen horiei etiketa ezberdinak jartzen zaizkie: turismo arduratsua, iraunkorra, ekologikoa edo berdea.

Aisia

  • Oporretatik bueltan ez ekarri babestutako animalien edo landareen materialez egindako oroigarririk.
  • Pobrezian bizi diren herrialdeetan ez erosi lan baldintza eskasen menpe edo haurrak esplotatuz fabrikatu diren oroigarriak. Horren ordez, emakumeen edo artisauen kooperatibetan eros ditzakezu.
  • Baloratu betiko altzariak eta antzinako objektuak baliatzen dituzten ostatuak. Adibidez, landa-etxeak.
  • Jaiak antolatzen direnean, ahal dela, ez erosi apaingarri berririk; berrerabili aurreko urteetakoak edo berriak sortu aldizkari eta egunkari zaharrak erabiliz; adibidez, konfetiak eta girlandak egiteko.

Turismo solidario eta iraunkorra

Turismo Solidario eta Iraunkorraren Dekalogoa

Natura

  • Ez erosi animalia exotikorik. Erosten badituzu, ondo pentsatu ondorioak, ziurtatu dokumentazio guztia zuzen daukatela eta arduraz zaindu.
  • Ez erosi marfilez edo koralez egindako bitxirik edo osagarririk, ezta animaliei edo ingurumenari kalte eginez lortutako beste materialez egindakorik ere.
  • Murriztu prestatuta eta ontziratuta dauden txakur eta katuentzako janariak. Horrela, hondakin gutxiago sortuko duzu. Jatekoen hondakinak baliatu maskotei jaten emateko.
  • Lorategian ez erabili ongarri edo biozida kimikorik. Ikasi lorezaintza ekologikoaren metodoak.
  • Sortu zuk zeuk ongarri “berdea” etxeko eta lorategiko hondakin organikoekin konposta eginez.
  • Usain-belarren lurrina erabili – albaka, izpilikua- intsektuak uxatzeko.
  • Landare autoktonoak erosi lorategirako.

Gora