Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Euskadi

Euskal Autonomia Erkidegoa

EAEko ingurumenari buruzko 3/98 Lege orokorra oinarri hartuta eta Europako esparruan garatutako estrategia eta jarduerei jarraiki, euskal erakundeek iraunkortasuna bultzatu dute zenbait adierazpen eta ekimenen bidez; esaterako, "EAEko iraunkortasunaren aldeko Konpromisoa" eta Udalsarea ekimena; planak eta estrategiak ere onartu dituzte, horien artean, Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia (2002-2020) eta aipatu legean aurreikusten den Ingurumen Esparruko Programa.

Bizkaia eta bere Agenda 21

Bizkaiko udalerri guztiak Tokiko Agenda 21 izenekoak garatzen ari dira, fase ezberdinetan. Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak bere Foru Agenda 21 (Bizkaia 21 Egitasmoa) definitu du eta web honetan bertan ematen da horri buruzko informazio zehatza ("Bizkaia21 / Agenda Foral 21" blokea).

Urtea Mugarri historiko nagusiak
1998 3/1998 Lege Orokorra, EAEko Ingurumena Babesteari buruzkoa.
2001 EAEko Iraunkortasunaren aldeko Konpromisoa.
2002 Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia (2002-2020) eta I. EAEko Ingurumen Esparruko Programa (2002-2006).
2002 UDALSAREA 21 eratu zen, Euskal Udal Iraunkorren Sarea.
2002 Udaltaldea osatzen hasi zen, Tokiko Agenda 21 delakoari laguntzeko eskualde-prozesuak.
2005 Bizkaia 21 Egitasmoa onartu zen, garapen iraunkorrerako Bizkaiko Foru Aldundiaren Estrategia.
2007 Iraunkortasunean oinarritutako Hezkuntzarako Ekintza Egitasmoa (IHEE) onartu zen, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
2007 II. EAEko Ingurumen Esparruko Programa (2007-2010).
2011 Bizkaia 21 Egitasmoa onartu zen (2011-2016), garapen iraunkorrerako Bizkaiko Foru Aldundiaren Estrategia.
2011 III. EAEko Ingurumen Esparru Programa (2011-2014).
2011 EcoEuskadi 2020 Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategia.

Erlazionatutako Loturak

Gora

Ulerturta