Ziberingurumena
Animatu eta bidali iezazkiguzu ezagutzen dituzun Interneteko helbide interesgarriak, aldizkariaren atal honetan horiei buruz hitz egiteko.
bizkaiamaitea.aldizkaria@bizkaia.eus
Aldizkariaren atal honetan, «Gaurkoa/Actual» horren barruan, Interneteko hainbat helbide ezagutuko ditugu, euren edukiagatik eta interesagatik lagungarriak izango direnak gure ingurunearen jasangarritasunarekin zerikusia duten gaietan sakontzeko eta alderdi berriak ezagutzeko. Ziberingurumen@ dela bide, irekitako leiho birtual berritik begiratu ahal izango dugu modu atsegingarrian, eta familiako guztien eskura egongo da.
Torres del Paine Parke Nazionala
Atari honek Txileko naturagune babestu horri eta haren inguruari buruzko informazio orokorra eta oparoa ematen du. Bisita hobeto antolatzeko argibideak eta proposamenak ere aurkituko ditugu. Gainera, bisita birtuala egiteko aukera ematen du.
Faktura elektrikoaren simulatzailea
Merkatuen Batzorde Nazionalak faktura elektrikoaren simulatzaile bat sortu du, tarifako prezioen mekanismo berriekin. Kontsumitzaileek tresna hori erabili ahal dute fakturak egokiak diren jakiteko.
H2O Bilbao proiektu solidarioa
H2O Bilbao proiektu solidarioaren emaitzak aurkituko ditugu Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren web orriko atal honetan. Proiektua uztailean gauzatu zen, Bilboko Udalaren, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren eta Slowfood Bilbaoren eskutik. Bilboko bostehun pitxer solidario ur-putzu bihurtuko dira Etiopian.
Urdaibaiko Biosfera Erreserba
Urdaibai Bizkaiko biosfera erreserba bakarra da, eta hari buruzko informazio guztia aurkituko dugu web orri honetan: araudiak, kudeaketarako eta parte hartzeko organoak, proiektuak, leku babestuak, ibilbide proposamenak…
Haurren hiria
Ezagutzaren Zientzien eta Teknologiaren Italiako Institutuak sustatzen duen eta Francesco Tonucci zuzendari duen nazioarteko proiektuaren web orria. Proiektuaren helburua hiriak eraldatzea da, haurrak hiria planifikatzeko eta kudeatzeko parametro nagusitzat hartuz.
Mendiko ibilbide luzeak
Web orri honek Espainiako estatuan egin daitezkeen mendiko ibilbide luze guztiak jasotzen ditu: 200 ibilbide baino gehiago eta 1.000 etapatik gora. Informazioa probintzien eta autonomia erkidegoen arabera sailkatuta dago.