Ziberingurumena

Animatu eta bidali iezazkiguzu ezagutzen dituzun Interneteko helbide interesgarriak, aldizkariaren atal honetan horiei buruz hitz egiteko.

bizkaiamaitea.aldizkaria@bizkaia.eus

Aldizkariaren atal honetan, «Gaurkoa/Actual» horren barruan, Interneteko hainbat helbide ezagutuko ditugu, euren edukiagatik eta interesagatik lagungarriak izango direnak gure ingurunearen jasangarritasunarekin zerikusia duten gaietan sakontzeko eta alderdi berriak ezagutzeko. Ziberingurumen@ dela bide, irekitako leiho birtual berritik begiratu ahal izango dugu modu atsegingarrian, eta familiako guztien eskura egongo da.

Orangutanak Indonesian

Bidaiei buruzko magazine honetan argazkilari eta kazetaririk onenek munduko helmugarik ikusgarrienak erakusten dizkigute. Agustin Ibañezek orangutanekin izan duen esperientzia kontatzen digu.

Plagizidak elikagaietan

Europar Batasuneko Osasunaren eta Kontsumitzaileen Zuzendaritza Nagusiaren web orria. Elikagaietako plagizida hondakinei buruzko arau berriak azaltzen ditu.

Itsasoak eta zabor plastikoak

Web honen helburua gure itsasoak zabor plastikoekin ez zikintzea beharrezkoa eta urgentea dela ikusarazi nahi zaie herritar guztiei eta gazteenei bereziki. Argazki eta bideoen bidez egiten du kontzientziazio lan hori.

Itsas hegaztiak eta zetazeoak Matxitxakon

Matxitxakoko antzinako itsasargiko itsasoko hegaztien eta zetazeoen behatokia liburuaren web orria. Leku paregabe horren eta bertako biodibertsitate handiaren garrantzia deskribatzen du.

Naturaren monitorizazioa

MONNA proiektuaren web orria. Proiektu horren helburua natura monitorizatzeko teknologiaren arloan Europa munduko lehen tokian jartzea da, eta hori oso lagungarria izango litzateke ingurumenaren eta biodibertsitatearen kudeaketaren arloko politika publiko eraginkorrak ezartzeko.

Naturaren kontserbazioa eta garapen ekonomikoa

Garapenaren eta guztion ongizatearen arloan aurrera egiteko erari buruzko eztabaidaren nondik norakoak azaltzen ditu artikulu honek. Horretarako baliabide naturalen erabilera zentzuzkoagoa egin behar dela nabarmentzen du, bestela ezinezkoa izango baita baliabide horiek etorkizuneko belaunaldientzat kontserbatzea.