Ziberingurumena

Animatu eta bidali iezazkiguzu ezagutzen dituzun Interneteko helbide interesgarriak, aldizkariaren atal honetan horiei buruz hitz egiteko.

bizkaiamaitea.aldizkaria@bizkaia.eus

Aldizkariaren atal honetan, «Gaurkoa/Actual» horren barruan, Interneteko hainbat helbide ezagutuko ditugu, euren edukiagatik eta interesagatik lagungarriak izango direnak gure ingurunearen jasangarritasunarekin zerikusia duten gaietan sakontzeko eta alderdi berriak ezagutzeko. Ziberingurumen@ dela bide, irekitako leiho birtual berritik begiratu ahal izango dugu modu atsegingarrian, eta familiako guztien eskura egongo da.

Bakarrizketa zientifikoak

FameLab bakarrizketa zientifikoen nazioarteko lehiaketa bat da, 2005ean sortu zena. Helburu nagusia talentu berriak identifikatu, prestatu eta ezagutaraztea eta zientziaren zabalkuntza egitea da, formatu berri baten bidez: bakarrizketa zientifikoa.

Nagoya Munduko Konferentzia

UNESCOren webgune honetan, Garapen Iraunkorrerako Heziketari buruz Nagoyan burututako Munduko Konferentziarekin lotutako informazio guztia jasotzen da. Konferentzia hartan jorratutako helburu eta planak luze azaltzen dira, informazio praktikoarekin lagunduta.

Slow Mugimendua

Slow mugimendua azaldu eta horren gaineko aholkuak ematen dira webgune honetan, bizitzako alderdi guztietan aplikagarria. Bizi dezeleratuagoa edo slow-agoa izateko aholku, liburu eta helburuak eskaintzen ditu.

Jan osasungarri, jan bidezko

Come Sano, Come Justo kooperatibak Bats’il Maya eta Capeltic kafea merkaturatzen du Espainian, ekonomia solidarioa deritzonaren barruan. Horri esker, Chiapas (Mexiko) iparraldeko Tseltale komunitate askok egitura ekonomiko bidegabeei aurre egin ahal izan diote, eskualde hartan produzitutako kafea merkaturatzeko prozesua kontrolatzen baitute.

K proiektua

Foru Aldundiaren webgunea da, Bizkaiko gazteak ezagutu eta entzuteko helburuz sortua; tailer, lehiaketa, jaialdi, topaketa eta abarren bitartez euren proposamenen berri emateko aukera eskaintzen du.

UNEA, NBEren Ingurumen arloko programa

Nazio Batuen webgune honetan, Ingurumenari buruz Kenian burututako Nazio Batuen Lehendabiziko biltzarrarekin lotutako informazio guztia jasotzen da. Bilatu beharreko helburuak eta bertan burututako jarduera ezberdinak azaltzen dira.