JARDUERAK

Murriztu zure etxeak ingurumenean duen eragina!

Aktibatu + Etxeetako Programa

2014-2015 edizioan Aktibatu + programa Busturialdea-Urdaibai, Lea-Artibai eta Uribe Kostara hedatuko da. Helburua familiei laguntzea izango da, etxeko ohiturak aldatzeko beharraz ohartaraztea eta kontzientziazioa zabaltzea. Horretarako, plataforma digital bat erabiliko da, komunikazio eta edukien banaketarako euskarri gisa. Abuztua baino lehen eman behar da izena. Animatu parte hartzera, www.bizkaia21.net orrian sartuz.

Energia eta Erosketak-hondakinak

Aktibatu + Eskola Programa

Bizkaian hainbat ikastetxek jarraitzen dute ekimen horrekin, eskolako jarduerek ingurumenean duten eragina murrizten saiatzeko. 2014-2015 edizioan parte hartzen duten ikastetxeetan* bi modulu ari dira garatzen: Energia modulua eta Erosketa-hondakinen Modulua.

Lehenengo ikuskaritzaren ondoren, Aktibatu + programan parte hartzen duten ikastetxeek hainbat ekintza eta komunikazio kanpaina diseinatu zituzten eskola komunitate osoa sentsibilizatzeko. Bigarren ikuskaritza amaitutakoan, maiatzean, komunikazio kanpainen emaitzak eta lorpenak ezagutuko dira.

(*) Energia modulua: Busturialdea–Urdaibai eta Uribe Kosta eskualdeetako 12 ikastetxetan (Berangoko Eskola, Eleizalde Ikastola, Gernika BHI, J. M. Uzelai, Montorre LHI, Mundaka LHI, Sagrado Corazón Ikastetxea, San Frantzisko LHI, San Fidel Ikastola, Sta. Mª del Socorro, Mertzede Ikastetxea, Seber Altube Ikastola et Urretxindorra LHI).Erosketa-hondakinen Modulua:Arratia eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeetako 6 ikastetxetan (Bengoetxe BHI, Dimako Eskola, Eguzkibegi Ikastola, IPI Soloarte, Etxebarri BHI eta Ugaoko Eskola).

Itsasadarraren magia

Erakusketa eta paseo gidatuak

Bilboko Itsas Museoak, AZTIrekin eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin izenpeturiko hitzarmenaren bidez, ikus-entzunezko eta elkarreraginezko erakusketa bat hartzen du maiatzaren 28tik aurrera- urriaren 31ra arte-, Bilbao Metropolitarraren Saneamenduko Osoko Planari esker Itsasadarrak izandako aldaketari buruz; izan ere, plan horrek ibilgua ingurumenaren aldetik leheneratzen lagunduko du, bai eta hiri guztia eraldatzen ere. «Itsasadarraren magia» erakusketan , era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta URA-Ur Agentziak lagundu dute.

Itsasadarraren ingurumen arloko egoera ona egiaztatzeko eta bere magia deskubritzeko, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak bere itsasontzira etortzera gonbidatzen gaitu. Bertan, AZTIko ikerlari batek azalduko dizu nolakoak diren estuarioaren egoeraren berri izateko aldian-aldian egiten diren kontrolak.

  • Tamaina: 499KB

PDFFitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.