JARDUERAK
Eskola programaren sari-banaketa
Pasa den ekainaren 12an Aktibatu + programan parte hartu duten ikastetxeak Euskadiko Biodibertsitate Zentroan elkartu dira ingurumenaren iraunkortasunaren alde 2014-2015 ikasturtean zehar egindako lana baloratzeko.
Ekitaldiak diziplina anitzeko epaimahaia izan zuen. Oihan Vega eta Sara Gandara (2014-2015 kanpainako protagonistak) izan dira bertan, eta baita kanpainan lankidetzan ari diren erakunde eta GAPeko ordezkariak ere.
Sarien artean azpimarratzekoak dira Metro Bilbao-ko makina-aretora, Urdaibai Bird Centerrera, Getxo aquariumera eta parketxeetara egingo diren bisita gidatuak; «Itsasadarraren magia» erakusketa ikusteko sarrerak, Itsasadarretik itsasontzian egingo diren paseoak eta Eroskiren elikadura eskola ikastetxera hurbiltzeko jardunaldi bereziak.
Saritutako ikastetxeak
Energia sariak
Lehen saria: J. M. Uzelai (Busturia)
Bigarren saria: Santa María del Socorro-Mertzede Ikastetxea (Gernika)
Hirugarren saria: Gernika BHI (Gernika)
Aipamen berezia emaitza onenak izan dituen ikastetxeari: J.M.Uzelai (Busturia)
Eskola-aipamena komunikazio-kanpaina ikusgarrienari: Sagrado Corazón Ikastetxea (Bermeo)
Erosketa-Hondakinak sariak
Lehen saria: Eguzkibegi ikastola (Galdakao)
Bigarren saria: Dima Ugarana Herri Ikastetxea (Dima)
Hirugarren saria: IPI Soloarte (Basauri)
Aipamen berezia emaitza onenak izan dituen ikastetxeari: Eguzkibegi ikastola (Galdakao)
Eskola-aipamena komunikazio-kanpaina ikusgarrienari: Eguzkibegi ikastola (Galdakao)
«Bizzpau Eurotegia» nazioarteko proiektua
Bizkaiko gazteen parte-hartzearekin
Bizkaiko Foru Aldundiak BIZZPAU EUROTEGIA nazioarteko proiektu berritzailearen gauzatzea eta garapena bultzatuko ditu, EDE Fundazioarekin batera. Ekimena diseinatuta dago euroeskualdearen gaineko ezagutza sendotzeko Bizkaiko eta Pauko gazteen artean, haren balioa ikusarazteko eta nortasun-sentimendua sustatzeko etorkizunerako gako eta erronka gisa.
Proiektuak zenbait jarduera proposatzen ditu, lurralde bietako gazteen arteko harremanak sendotzeko, zeinaren biztanleria milioitik gora den (Europar Batasuneko ia % 1). Lurraldeetako bakoitzeko gazte taldeek hausnarketa egingo dute euroeskualdearen nortasun eta paperari buruz, oro har, eta, zehatzago, euroeskualdeak nolako eragina izan dezakeen haien eguneroko bizitzan (mugikortasuna, kultura, enplegua...). Helburua da modu koordinatu batean lan egitea, euroeskualdeari buruzko ikuspegi partekatu bat sortzeko eta gazteen erronkak ulertzeko estiloak eta moduak trukatzeko.