Ziberingurumena
Animatu eta bidali iezazkiguzu ezagutzen dituzun Interneteko helbide interesgarriak, aldizkariaren atal honetan horiei buruz hitz egiteko.
bizkaiamaitea.aldizkaria@bizkaia.eus
Aldizkariaren atal honetan, «Gaurkoa/Actual» horren barruan, Interneteko hainbat helbide ezagutuko ditugu, euren edukiagatik eta interesagatik lagungarriak izango direnak gure ingurunearen jasangarritasunarekin zerikusia duten gaietan sakontzeko eta alderdi berriak ezagutzeko. Ziberingurumen@ dela bide, irekitako leiho birtual berritik begiratu ahal izango dugu modu atsegingarrian, eta familiako guztien eskura egongo da.
Zalamako zohikaztegia
Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunea. Bertan Zalamako zohikaztegiaren berreskuratze-proiektuari buruzko informazio osoa aurki daiteke. Proiektu hori 2009an abiatu zen «Life+ Ordunte Jasangarria» izeneko Europa mailako proiektu handiaren barruan dago.
Partekatu eta birziklatu
Webgune honen bidez ekintza solidarioak burutzen dira. Horien helburua jostailuak bildu eta Nazioarteko Planari edo Espainiako bestelako ongintza-erakundeei dohaintzan ematea da. Dohaintzan emandako jostailuak berriz erabiltzeko moduan ez badaude, birziklatu egiten dira.
Itsas energiak
BIMEP da Eusko Jaurlaritzak itsasoko energia berriztagarrien alde egindako apusturik argiena, hala nola olatuen energia, korronteena edo itsaso zabaleko energia eolikoa. Orrialde honetan proiektu berritzaile horren inguruko informazio osoa aurkituko duzu.
Jane Goodall Institutua
Jane Goodall Institutua irabazi asmorik gabeko erakunde global bat da. Jane Goodall andreak sortu zuen 1977an, basa-bizitza ikertu eta mantentzeko eta ingurumen arloko heziketa lantzeko. 2007tik dago Espainian. 29 bulego nazional ditu eta Roots&Shoots izeneko heziketa programa 130 herrialdetan lantzen da.
Lurzoru osasuntsuak
Sar zaitez FAOren (Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundea) orrian eta ospatu Lurzoruen Nazioarteko Urtea. Galdetegi txiki bat erantzun dezakezu lurzoruen inguruan duzun ezagutza neurtzeko.
Hezeguneak eta bizirautea
Ramsar-eko Konbentzioko informazio, ebazpen eta deliberazioak. Hezeguneei buruzko Konbentzioa, Ramsar Konbentzioa izenekoa, gobernuen arteko ituna da, eta ekintza nazionalerako eta nazioarteko lankidetzarako balio du, hezeguneak eta haien baliabideak babestu eta zentzuz erabiltzeko helburuarekin.