JARDUERAK
Gure munduak ura behar du bizirauteko
2015-2016 Ikasturtea
Water Explorer uraren arazoei aurre egiteko asmoz GAPek (Global Action Plan) sortu duen ikastetxeetara zuzendutako programa dibertigarri bat da, on line erronka bat. Gaur egun hamaika herrialde parte hartzen ari dira ekimen horretan. Water Explorer bihurtzen diren ikastetxeek garrantzi handiko eginkizun bat hartzen dute euren gain: ur gezako masak kontserbatzea eta mundu kontzientziatuago bateranzko bidean aitzindari izatea..
Water Explorer izan nahi baduzu, bisitatu www.waterexplorer.org/espana web orria eta eman izena. Programak dohainik eskaintzen ditu material didaktikoa eta kanpoko laguntza.Horrela, 8 eta 14 urte bitarteko ikasleek antolatzen dituzten ekintzez betetako programa horretan parte hartzen ari diren ikastetxeen komunitate globalean sartuko zara.
Informazio gehiago:
Telefonoa: 94 447 92 06
Emaila: bikaia.gap@gmail.com
Eskola programa
2015-2016 edizio berria
Ingurumenaren arloko iraunkortasunaren alde herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak Aktibatu + edizio berria jarri du abian, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergorekin, Eroski Taldearekin, Garbiker Sozietate Publikoarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Metro Bilbaoarekin elkarlanean.
2015-2016 kurtso honetan, Txorierri eta Mungialde eskualdeetako eta Getxo, Erandio eta Leioa udaleerrietako ikastetxeek parte hartuko dute.
Aktibatu + programak familiek etxean eta ikasleek ikastetxean aktiboki parte hartzea sustatu nahi du. Behin programa osatuta, gai hauei ekingo zaie: erosketa-hondakinak, ura, energia eta mugikortasuna.
2012-2013ko lehen edizioa, Amorebieta-Etxano, Durangaldea eta Debabarrena zonaldeetan garatu zen eta 2013-2014ko kurtsoan Arratia eta Nerbioi- Ibaizabal zonaldetan isladatu zen. 2014-2015 edizioan Busturialdea-Urdaibai, Lea-Artibai eta Uribe-kosta (Getxo, Erandio eta Leioa izan ezik) eskualdeetan garatu zen. Hurrengo edizioetan, programa Bizkaiko Lurralde Historikoko eskualde guztietara hedatuz joango da.
2015-2016 Ikastetxeetarako Programa Didaktikoa
Arkeologi museoa
Bizkaiko Foru Aldundiak prestatu du jarduera didaktikoen programa bat 2015-2016ko ikasturtean egiteko Arkeologi Museoan; programaren jasotzaileak, berriz, haur hezkuntzako, eta lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleak dira. Hainbat jarduera dira, dinamikoak, eta beraien helburua da eskola-umeak hurreratzea museoaren, arkeologiaren eta gure ondarearen ezagutzara.
«Kutxa magikoa»ren bitartez, haur hezkuntzako ikasleak arkeologo bihurtuko dira, eta ikasiko dute zer diren museoak eta eurek zertarako balio duten.
Arkeologi Museoak ere lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako ikasleei hurreratuko die Bizkaiko historia; horretarako, erabiliko ditu aztarnategi arkeologikoetan berreskuratutako hondar materialak.
Horik ez ezik, Arkeologi Museoak aukera eskaintzen die lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleei, aurretik bisitak egiteko; modu horretara, jarduera prestatuko da, laguntza pedagogikoa emango zaie eta ikasmaterial osagarria eskainiko zaie.
Informazio gehiago:
Telefonoa: 94 404 09 90
(asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era).
Emaila: arkeologimuseoa@bizkaia.eus