Ziberingurumena
Animatu eta bidali iezazkiguzu ezagutzen dituzun Interneteko helbide interesgarriak, aldizkariaren atal honetan horiei buruz hitz egiteko.
bizkaiamaitea.aldizkaria@bizkaia.eus
Aldizkariaren atal honetan, «Gaurkoa/Actual» horren barruan, Interneteko hainbat helbide ezagutuko ditugu, euren edukiagatik eta interesagatik lagungarriak izango direnak gure ingurunearen jasangarritasunarekin zerikusia duten gaietan sakontzeko eta alderdi berriak ezagutzeko. Ziberingurumen@ dela bide, irekitako leiho birtual berritik begiratu ahal izango dugu modu atsegingarrian, eta familiako guztien eskura egongo da.
Europako Biodibertsitate Estrategia 2020
Biodibertsitatearen galera eteteko Europar Batasunaren Estrategiaren berrikusketak erakutsi du esparru askotan aurrerapena egon dela, baina nabarmendu du ezinbestekoa dela esfortzuak biderkatzea, Estatu kideek hartutako konpromisoak bete daitezen.
La llamada del puma
Ezagutu Andoni Canelaren liburu berria: «La llamada del puma». 15 hilabetez mundu osoan animalia basatien bila egin duen bidaiaren inguruko esperientzia pertsonal eta profesionala helarazten digu bideo honetan.
Zientzia eta Teknologia
BTEK – Teknologiaren Interpretazio Zentroaren web orrialdea da. BTEKen misioa da gazteen artean zientzia eta teknologia hedatzea, bokazio zientifiko-teknologikoak suspertzeko eta kultura mota hau gizartean zabaltzeko.
BizkaiLab Programa
Bizkaiko Foru Aldundiak, BizkaiLab programaren bidez, berrikuntza eta garapena bultzatzen ditu, gizarteko eremu guztietan, ekonomia eta gizarte arloetan etengabean aurrera egingo duen etorkizunerako eta gizarte ongizateko maila egokiak lortzeko oinarri izan daitezen.
Metro Bilbaoren XX. Urteurrena
Webgune honetan, prentsa-txostena deskargatu dezakegu pdf formatuan. Bertan, Bilboko metropolitarraren azken 20 urteetako ibilbidea jasotzen da (irisgarritasuna, zerbitzuak, kudeaketa, konpromisoak, efizientzia energetikoa…).
Ekonomia zirkularra
Orrialde honetan, ekonomia zirkularrari buruzko ekintza plan berria jakitera eman du Europako Batzordeak. Plan horren bitartez, hondakinen inguruan zenbait neurri ezarri dira, birziklapena areagotzeko eta isuriak murrizteko.