JARDUERAK

Dirua aurreztu eta Osasuna hobetu! Ingurumena zaindu!

Aktibatu + 2015-2016 Etxeetako Programa

Edizio berrian Aktibatu + programa Mungialdea, Txorierri, Erandio, Getxo eta Leioara hedatuko da. Helburua familiei laguntzea izango da, etxeko ohiturak aldatzeko beharraz ohartaraztea eta kontzientziazioa zabaltzea. Horretarako, plataforma digital bat erabiliko da, komunikazio eta edukien banaketarako euskarri gisa. Ekaina baino lehen eman behar da izena. Animatu parte hartzera, www.bizkaia21.eus orrian sartuz.

Otzara ekologikoaren zozketa

Iragan urtarrilean 100 euroan baloratutako primerako otzara ekologiko eman zitzaion Aktibatu+ Etxeak 2015-2016 Programako parte-hartzaile bati. Joan den abenduaren 31 baino lehen ekimenean izena eman zuten familien artean egin zen zozketa. Otzararen emate-ekitaldia Getxoko Eroski Center Sarrikobason burutu zen eta Amagoia Orue izan zen saritua (Getxo).

Familia sarituak 2014-2015

Iaz Aktibatu+ Etxeak programan parte hartu zuten familien artean zozketa egin du Aktibatu+ ekimenak. Honako produktuak banatu dira sarituen artean: liburu loteak, IPad bat, bizikleta, landetxe batean asteburua, bisita gidatuak (Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Instalazioak) eta ibilbide gidatuak (Zetazeoak, Urdaibaiko padurak, kostaldetik ibilbidea itsasontziz, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa).

Energia eta Erosketak-hondakinak

Aktibatu + 2015-2016 Eskola Programa

Txorierri eta Mungialde eskualdeetako eta Getxo, Erandio eta Leioa udalerrietako hainbat ikastetxek jarraitzen dute ekimen horrekin, eskolako jarduerek ingurumenean duten eragina murrizten saiatzeko. 2015-2016 ikasturte honetan, Aktibatu + programa bi modulu ari da garatzen parte hartzen duten ikastetxeetan: Energia modulua eta Erosketa-hondakinen Modulua.

2012-2013ko lehen edizioa, Amorebieta-Etxano, Durangaldea eta Debabarrena zonaldeetan garatu zen eta 2013-2014ko kurtsoan Arratia eta Nerbioi- Ibaizabal zonaldetan isladatu zen. 2014-2015 edizioan Busturialdea-Urdaibai, Lea-Artibai eta Uribe-kosta (Getxo, Erandio eta Leioa izan ezik) eskualdeetan garatu zen. Hurrengo edizioetan, programa Bizkaiko Lurralde Historikoko eskualde guztietara hedatuz joango da.

www.bizkaia21.eus

(*) Parte hartzen duten ikastetxeak

Energia modulua: Txomin Aresti LHI (Leioa), Artatza-Erromo BHI (Leioa), CPES Txorierri S. COOP. LTDA. BHIP (Derio), Larrabetzuko eskola (Larrabetzu), CEIP Lezama HLHI (Lezama), CPEIPS Lauro Ikastola HLBHIP (Loiu), CEIP Gorondagane HLHI (Sondika), CEIP Larrañazubi HLHI (Getxo), IES Aixerrota BHI (Getxo).

Erosketak-hondakinak modulua: Sta. Mª del Socorro – Mertzede Ik.(Gernika-Lumo), Montorre LHI (Gautegiz Arteaga), Mundaka LHI (Mundaka), Urretxindorra LHI (Muxika), San Frantzisko LHI (Bermeo), Eleizalde Ikastola (Bermeo), Sagrado Corazón Ikastetxea (Bermeo), J. M. Uzelai (Busturia), IES Mungia BHI (Mungia), Larramendi ikastola (Mungia).