JARDUERAK
«Aktibatu+» eskola-programa
Mungialdea, Txorierri, Erandio, Getxo eta Leioa
Aktibatu+ programan parte hartzen duten ikastetxeetako taldeek lanean jarraitzen dute euren ikastetxeetan kudeaketa energetikoa eta erosketa/hondakinen kudeaketa hobetzeko.
Aipatutako eskualde parte-hartzaileetan, 9 ikastetxe ari dira energiaren modulua1 garatzen, energiaren kontsumoa %5 murriztea lortzeko helburuz. Beste Busturialdea-Urdaibaiko 10 ikastetxe, aurreko kanpainan energiaren modulua landu zutenak, Erosketa/Hondakinei buruzko modulua2 jorratzen ari dira ikasturte honetan, ikastetxe bakoitzeko erosketa-irizpideak aldatzeko helburuz, hondakinak %4 murriztu eta horien gaikako bilketa %3 areagotze aldera.
Kudeaketaren puntu ahulak identifikatutakoan, ikasleek beraiek diseinatu dituzte ikastetxe bakoitzeko ekintza eta komunikazio kanpaina espezifikoak. Maiatzean beste ikuskaritza berri bat egingo da kanpainen izan duten inpaktua ezagutzeko.
Ikasturte bukaeran, Aktibatu+ programaren 2015-2016 edizioan parte hartzen ari diren ikastetxeek egindako lanaren fruituak jakinaraziko dituzte. Hala, aurrezpen energetikoa eta hondakinen kudeaketa hobetzeko puntuen berri emango dute Mungialdea, Txorierri, Erandio, Getxo eta Leioako ikastetxe ezberdinetan.
Bere aldetik, eskualde eta herri horietako familiak garaiz daude oraindik Aktibatu+ Etxeak Programan parte hartzeko. Horretarako, www.bizkaia21.eus webgunean sartu behar dute, ohitura aldaketa honen parte izan eta ingurumen-inpaktua murrizteko.
____________
1 Txomin Aresti LHI, Artatza-Erromo BHI, CPES Txorierri S. COOP. LTDA.
BHIP, Larrabetzuko eskola, CEIP Lezama HLHI, CPEIPS Lauro Ikastola HLBHIP, CEIP
Gorondagane HLHI, CEIP Larrañazubi HLHI eta IES Aixerrota BHI.
2 Sta.
Mª del Socorro –Mertzede Ik., Montorre LHI, Mundaka LHI, Urretxindorra LHI,
San Frantzisko LHI, Eleizalde Ikastola, Sagrado Corazón Ikastetxea, J. M. Uzelai,
IES Mungia BHI eta Larramendi ikastola
24. Uraren Jaia 2016
Joan den ekainaren 5ean, igandea, Ingurumenaren Munduko Egunarekin bat eginez, 24. Uraren Jaia ospatu zen Beteluriko Ur-Araztegian (Arrigorriaga). Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak antolatutako jai tradizional honen helburua da herritarrak –bereziki haurrak– sentsibilizatzea uraren erabilera arrazionalaren beharraren gainean. Bide batez, uraren kutsadura ere saihestu nahi da, horrela bermatuko baita ur-ekosistemen biziraupena.
Jarduera ludiko-hezigarria Beteluriko Araztegiko larreetan burutu zen, 10:30etik 14:00etara bitartean, eta milaka pertsona elkartu ziren, batez ere Bizkaia osoko eskola-ikasleak. Egun osoan zehar, bisita gidatuak egin ziren begirale espezializatuekin, Edateko uren Araztegiko funtzionamendua ezagutzeko, Ur Partzuergoak kudeatzen duen garrantzitsuena baita.
Beteluriko larreak bisitatu zituztenek aukera izan zuten, programatutako jarduera ezberdinen artean, tailer didaktiko, zientifiko eta musikaletan parte hartzeko. Gainera, haurrek puzgarriak, arrantzarako urmaelak, txalupatxoak, ludoteka eta musika-tresnen gunea izan zituzten.