Ziberingurumena

Animatu eta bidali iezazkiguzu ezagutzen dituzun Interneteko helbide interesgarriak, aldizkariaren atal honetan horiei buruz hitz egiteko.

bizkaiamaitea.aldizkaria@bizkaia.eus

Aldizkariaren atal honetan, «Gaurkoa/Actual» horren barruan, Interneteko hainbat helbide ezagutuko ditugu, euren edukiagatik eta interesagatik lagungarriak izango direnak gure ingurunearen jasangarritasunarekin zerikusia duten gaietan sakontzeko eta alderdi berriak ezagutzeko. Ziberingurumen@ dela bide, irekitako leiho birtual berritik begiratu ahal izango dugu modu atsegingarrian, eta familiako guztien eskura egongo da.

Mugikortasun iraunkorra

Udalsarea 21-etik gonbidapena luzatzen zaie tokiko agintariei beste urte batez Mugikortasunaren Europako Astean parte hartzeko (irailak 16-22) eta garraio-modu berriak probatzeko, ibilgailuaren erabilera eta emisioak murrizte aldera.

Konpostatzea Bizkaian

Bizkaiko Foru Aldundiak materia organikoaren gaikako bilketa sustatzen du. Horretarako, bosgarren edukiontzi pertsonalizatuak eta zenbait konpostagailu ezarri ditu Lurralde Historikoko udalerrietan. Horretaz gain, herritarrei informazioa emateko plana martxan jarri du.

Kruger Parke Nazionala

Kruger Parke Nazionala da Hegoafrika bisitatzen duten pertsonen helmugarik gogokoenetako bat. Ia bi milioi hektarea ditu, eta bertan babesten dira basa-bizitzaren zenbait espezie. Webgune honetan hari buruzko informazio gehiago eskuratuko duzu.

Naturaren aniztasuna

Bizkaiko Natur Zientzien lehenengo Museoak 13.900 espezimen baino gehiagoko datu-basea eskaintzen du bere webgunean. Espezimen horiek Naturaren arlo guztietakoak dira (Zoologia, Botanika-Fungi, Geologia eta Paleontologia) eta arlo zientifikoko informazio erabilgarria gehituta identifikatuta daude.

Lurraren Gutuna

Mundu mailako erakunde eta indibiduoen ekimenez sortu da webgune hau. Sustatzaileek Lurraren Gutuna bermatzen dute eta berau erabiltzen dute mundu bidezkoago, iraunkorrago eta baketsuago bat lortzera bidean.

Arkitektura Ekologikoa

Luis de Garrido emozioen arkitektoaren webgunea da. 20 urte baino gehiago darama eraikin ugari sortu eta eraikitzen, betiere pertsonen osasuna eta zoriontasuna bermatuko duten irizpide ekologikoetan oinarrituta.