Ziberingurumena
Animatu eta bidali iezazkiguzu ezagutzen dituzun Interneteko helbide interesgarriak, aldizkariaren atal honetan horiei buruz hitz egiteko.
bizkaiamaitea.aldizkaria@bizkaia.eus
Aldizkariaren atal honetan, «Gaurkoa/Actual» horren barruan, Interneteko hainbat helbide ezagutuko ditugu, euren edukiagatik eta interesagatik lagungarriak izango direnak gure ingurunearen jasangarritasunarekin zerikusia duten gaietan sakontzeko eta alderdi berriak ezagutzeko. Ziberingurumen@ dela bide, irekitako leiho birtual berritik begiratu ahal izango dugu modu atsegingarrian, eta familiako guztien eskura egongo da.
LAGUNCAR, auto partekatua
Kotxea partekatzea sustatzeko asmoz sortu zen proiektua, ibilgailu partikularra duten pertsonak ibilgailua noizean behin erabiltzeko interesa duten pertsonekin harremanetan jartzeko. Hala, komunitatea hobetzen laguntzen duen lagun taldea osatzen da, eta, aldi berean, ibilgailuari lotutako gastuak murriztea lortzen. Webgune honetan daukazu informazio guztia.
Pneumatikoak birziklatzea
SIGNUS Ecovalor erakundeari buruzko webgunea da. Pneumatiko fabrikatzaile nagusien ekimenez sortu zen irabazi asmorik gabeko erakunde honen helburua zera da: fabrikatzaile eta inportatzaile (ekoizle) guztiek dagoeneko erabiltzen ez diren pneumatikoei buruzko 1619/2005 Errege Dekretuan xedatutako betebeharrak konplitu ahal izateko tresna gisa erabili ahal izatea.
Biztanleen mahaia
Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasunaren Hezkuntzarako Ekintza Programaren esparruan (PAES), biztanleen ebaluazio eta parte-hartzea sustatzeko tresna dira biztanleen mahaiak. Kontsultarako foro soziologiko funtzioa dauka. Esteka honetan ikus ditzakezu argitaratu diren biztanleen mahai ezberdinak.
Ekonomia zirkularrerako fundazioa
Ekonomia zirkularrarekin, iraunkortasunarekin, baliabideen erabilerarekin eta ingurumenarekin lotutako lanetan aritzen da fundazio hau. Sektore horien gaineko ezagutzan buru izanik, mundu mailako pertsona eta aditu ezberdinen kolaborazioa jasotzen du, baita herri administrazio, erakunde pribatu eta eragile sozialen ezberdinena ere.
Espezie exotiko inbaditzaileak
Espezie exotiko inbaditzaileak (EEI) dira munduko biodibertsitate galeraren kausa nagusietako bat. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren esteka honetan informazio xehatua jasotzen da: Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa, Estrategia eta Planak, etab.
Egurra jasangarria
Baskegur, Euskadiko baso eta zur sektorea (eta hartan jarduten duten industriak) ordezkatzen duen elkarte profesionala da. Egurraren erabilera iraunkorraren alde egiten du, baliabide natural, propio, beriztagarri eta kalitatezkoa den aldetik.