JARDUERAK
Etxeetako programa
Aktibatu + 2016-2017
Aktibatu + Programaren 2016-2017ko edizioa azaroan hasi zen eta Enkarterrietara, Ezkerraldera eta Meatzaldera joango da oraingoan. Plataforma Digital baten bidez garatzen da, eta internet da parte-hartzerako baliabide nagusia. Horrela, eskualde horietako familia guztiek edukiko dute aukera beren kontsumo eta energia-ohiturak aldatu eta horiek iraunkorrago egiteko.
Eskola programa
Era berean, 2016-2017 edizio honetan, Ikastetxeetako Aktibatu+ programa hasi da eta guztira 24 ikastetxek parte hartuko dute. Batetik, Enkarterrietako, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko(*) 18 ikastetxe ari dira energiaren modulua garatzen, urriaren 19an eta 24an Ortuellako Berritzegunean jasotako prestakuntzaren ondoren. Helburu nagusia hauxe da: zentro bakoitzeko energia kontsumoa %5 murriztea.
Bestalde, 2014- 2015 kanpainan energiaren gaia landu zuten 6 ikastetxek (*) Erosketak/Hondakinak moduluari ekingo diote ikasturte honetan. Guztiek jaso zuten hasierako prestakuntza urriaren 5ean, Kultur Leioan. Ikasturte honetarako markatutako helburuetako bat ikastetxeen erosketa-irizpideak aldatzea da, hondakinen sorkuntza %4an murriztea eta hondakinen gaikako bilketa %3an handitzea.
_______________
(*) Parte hartzen duten ikastetxeak:
Energiaren modulua. CEIP Mtro. Askartza Isusi HLHI (Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena); CPEIPS Zubi-Zaharra HLBHIP (Balmaseda), CEIP Gurutzeta HLHI, CPCPI Barakaldo HLPIP, IES Minas BHI y CPEIPS San Juan Bosco HLBHIP (Barakaldo); IES Mungia BHI (Mungia); CEIP Pedro Cantarrana HLHI (Muskiz);CEIP Maestro Zubeldia HLHI y CPEIPS Asti-Leku ikastola HLBHIP (Portugalete);IES Axular BHI, CEIP Serantes HLHI, CEIP Maestra Emilia Zuza Brun HLHI, IES Kantauri BHI y CPEIPS San Jose Calasanz (Santurtzi) eta IES Zalla BHI, CEIP Mimetiz HLHI eta CPEIPS Maristas-San Miguel HLBHIP (Zalla).
Erosketa/Hondakinen modulua: IES Artatza-Erromo BHI y Txomin Aresti LHI (Leioa); Larrabetzuko eskola (Larrabetzu); CPEIPS Lauro Ikastola HLBHIP (Loiu); y CEIP Larrañazubi HLHI eta IES Aixerrota BHI (Getxo).
Elikadurari buruzko ekintza plana
Elikaduraren gaiaren gainean sentsibilizatuta, Global Action Plan (GAP) erakundeak FACT! programa jarri du martxan, eta laster izango da abian Bizkaian. Programa horren helburua da familiei elikatze-ohiturak hobetzen laguntzea, ingurumenean, klima- aldaketan, elikadura-hondakinen produkzioan eta osasunean diren eraginak murrizte aldera.
FAOren arabera, mundu mailan gizakientzako ekoiztutako elikagaien ia herena hondatu edo galdu egiten da. Europako Batzordearen ustez, Europan galera horren baliokidea da urtean 170 milioi tona CO2 isurtzea edo ekoiztutako elikagaien %30-%50 artean hondakin bilakatzea. Etxeak dira alferrik galdutakoaren %42aren erantzule, elikagaien industriak %39 botatzen du, jatetxeek eta elikagai zerbitzuek %14, eta saltokiek eta banatzaileek %5. Datu horiei guztiei gehitu behar diegu elikagaiak ekoitzi diren lekutik kontsumituko diren lekuraino behar den garraioak sortzen dituen negutegi efektuko gasen isurketa.
Bestalde, kontuan hartzen baditugu elikadurarekin loturiko osasun arazo nagusietako bi (gizentasuna eta bi motako diabetesa), kalkulatu da horrekin loturiko urteko osasun gastua EBn ia 300.000 milioi eurokoa dela.