Ziberingurumena

Animatu eta bidali iezazkiguzu ezagutzen dituzun Interneteko helbide interesgarriak, aldizkariaren atal honetan horiei buruz hitz egiteko.

bizkaiamaitea.aldizkaria@bizkaia.eus

Aldizkariaren atal honetan, «Gaurkoa/Actual» horren barruan, Interneteko hainbat helbide ezagutuko ditugu, euren edukiagatik eta interesagatik lagungarriak izango direnak gure ingurunearen jasangarritasunarekin zerikusia duten gaietan sakontzeko eta alderdi berriak ezagutzeko. Ziberingurumen@ dela bide, irekitako leiho birtual berritik begiratu ahal izango dugu modu atsegingarrian, eta familiako guztien eskura egongo da.

Garapenerako lankidetza

Garapenerako Lankidetza Ikergunea (CECOD) helburu hau duen ikerketa zentro bat da: garapenerako lankidetzaren inguruko eztabaida, ezagutza eta ikerkuntza sustatzea, gizarteko jarduera eremu desberdinen arteko elkarlanaren bidezko jakintza-alor anitzeko eredu batean oinarritua. GGKEak eta enpresaren mundua uztartzen ditu zeregin horretan.

Landa-garapena

Eusko Jaurlaritzaren menpeko ITSASMENDIKOI Euskal Autonomia Erkidegoko Landako eta Itsasertzeko Eremuen Prestakuntza, Sustapen eta Garapenerako Zentro Integralaren web orria. Euskadiko lehen sektoreari, landa-inguruneari eta itsasertzari buruzko informazio oparoa aurkituko duzu bertan.

Elikagaien segurtasuna

Eusko Jaurlaritzaren menpeko ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren web orria. Elikagaien arloko osasunari eta segurtasunari buruzko informazio oparoa eta azken albisteak aurkituko dituzue. Gainera, garrantzi handiko baliabide didaktikoak biltzen ditu.

Geoparkeen Mundu Sarea

Geoparkeek gero eta arrakasta handiagoa dute, hainbat faktore biltzen dituztelako, hala nola kontserbazioa, garapen iraunkorra eta tokian tokiko komunitateen inplikazioa. UNESCOren web orri honetan Geoparke Nazionalen Mundu Sarea (GGN – Global Geoparks Network) osatzen duten herrialde eta geoparkeen zerrenda aurkituko duzue.

Itsasontzi modelismoa

Itsasontzien eskalazko maketak egiteko artearen inguruko albisteak, baliabideak eta foroak jasotzen dira Interneteko atari honetan, zaletasun hori sustatzeko asmoz. Itsas komunikazioaren historiari buruzko informazio oparoa ere aurkituko duzue. On line aldizkari bat ere badago, gaurkotasun handikoa eta oso mamitsua.

Aire zabaleko ibilbideak

Wikiloc komunitate gisa funtzionatzen duen webgune bat da. Erabiltzaileek aire zabaleko ibilbideak eta GPS interesguneak partekatzen dituzte. Ezin egokiagoa da oinez zein bizikletaz egin daitezkeen ibilbideak ezagutzeko. Beste mota askotako jarduerak ere agertzen dira: mendi-ibilgailuetarako ibilbideak, alpinismoa, kayaka, mendiko eskia, zaldi gaineko txangoak, bela…