Ziberingurumena
Animatu eta bidali iezazkiguzu ezagutzen dituzun Interneteko helbide interesgarriak, aldizkariaren atal honetan horiei buruz hitz egiteko.
bizkaiamaitea.aldizkaria@bizkaia.eus
Aldizkariaren atal honetan, «Gaurkoa/Actual» horren barruan, Interneteko hainbat helbide ezagutuko ditugu, euren edukiagatik eta interesagatik lagungarriak izango direnak gure ingurunearen jasangarritasunarekin zerikusia duten gaietan sakontzeko eta alderdi berriak ezagutzeko. Ziberingurumen@ dela bide, irekitako leiho birtual berritik begiratu ahal izango dugu modu atsegingarrian, eta familiako guztien eskura egongo da.
Lakota herriaren lurraldean
Looking for the wild proiektuaren barruan, Andoni Canela argazkilaria bidaia bat egiten ari da mundu osoan barrena, kontinente bakoitzeko animaliarik adierazgarrienen bila. Web orri honetan bidaiako bigarren etapa kontatzen digu: Ipar Amerikako ordoki handiak, bisonte amerikarraren bizilekua.
Kosta Jurasikoa
Web orri honen bidez, Dorset konderriko eta Devon konderriko ekialdeko itsasertzeko altxorrak ezagutuko ditugu. Kosta Jurasikoa esaten zaio eremu horri, eta Erresuma Batuan Gizadiaren Ondare izendatu den lehen naturagunea da. Ingalaterrako mapak eta bisitatu beharreko lekuei buruzko argibideak ere aurkituko ditugu.
Metro Bilbao
Metro Bilbaoren web orriko atal honetan energia eraginkortasunerako proiektua eta ingurumen kudeaketaren arloko politika ezagutu ahal ditugu.
Ingurugela-CEIDA
Ingurumenarekiko Irakasbideen Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegiei buruzko informazio guztia. Ikastegiak 1989an sortu ziren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailaren arteko lankidetza hitzarmenen ondorioz.
Zetazeoak ezagutzen
Zetazeoen inguruko informazio guztia, espezieak eta Estatuan animalia horiek begiztatzeko dauden lekurik onenak aurkituko dituzue web orri honetan.
Zura birziklatzen
Naturari, zientziari, ingurumenari eta zientzia dibulgazioari buruzko aldizkari honek Zur Berreskuratzaileen Espainiako Elkarteak (ASERMA) egindako txosten bat jasotzen du bere web orrian. Zura zergatik eta nola berreskuratu behar den azaltzen da txosten horretan.