JARDUERAK

Ordunteko mendien inguruko argazki erakusketa

Karpin Abentura

Faunaren Babes Zentroan
Biañez auzoa (Karrantza)

Egileak

M. Sabino
Sergio González Ahedo
Mitxel Andreu
Mikel Fernández de Larrinoa

Ordutegia:

11:00etatik 19:00etara
Uztailaren 1etik iralaren 15era, egunero
Asteburuak: irailak 20-21 eta 27-28

  • Tamaina: 229KB

Mugikortasun iraunkorraren europako astea

2014ko irailaren 16tik 22ra arte Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen hamalaugarren urteurrena ospatuko da, honako goiburu honekin: Hiria, nire autoa gabe! Kale hobeak zure hautua dira! Orain arte bezala, aurten ere gonbidapen zehatza egin zaie tokiko agintariei, erakundeei eta gainerako instituzioei: oinez ibiltzean, bizikletan edo garraio publikoan oinarritutako mugikortasun iraunkorra sustatzeko jarduerak abian jartzea, epe luzeko neurriak hartzea eta jardunbide egokiak gauzatzea. Horrela, herritar guztiek parte hartu ahalko dute hiri ingurunea eta biztanleriaren osasuna hobetzeko jarduera horietan.

“Munduko altxor naturalak” bizkaia zubian

Natur Ondare izendatutako 77 lekuren irudiak

Irailaren 30era arte mundu zabaleko hainbat leku eder ikusi ahalko dira Getxon eta Portugaleten: Coloradoren Arroila Handia, Kilimanjaro, Sichuango santutegiak, Galapagos uharteak… Izan ere, Natur Ondare gisa katalogatuta dauden leku ahaide batzuen argazki erakusketa jarri dute Unescok Munduko Industria Ondare izendatutako zubi esekian, 77 irudi zirraragarri itsasadarraren bi aldeetan eta zubiko pasabidean. Bost kontinente bisitatu ahal dira erakusketako argazkien bidez: Afrika, Amerika, Asia, Europa eta Ozeania.

Lehenago, AXA fundazioak babestutako erakusketa hori beste leku esanguratsu batzuetan egon da, hala nola Granadako Alhambran eta Madrilgo El Retiro parkean, eta orain tokirik egokienetako batera iritsi da.

Hain zuzen ere, erakusketaren helburuetako bat ingurumenaren eta eraikuntzaren arteko bizikidetza baketsua sustatzea da. Horrekin batera, natur ingurune horiek zaindu egin behar direla ikusarazi nahi zaie bisitariei.

Mundu zabaleko hainbat lekuren irudiak jasotzen dituen argazki bilduma horren beste helburu bat Getxoren eta Portugaleteren arteko lankidetza indartzea da.