TXANGOAK

Euskadiko Interes Geologikoko Leku izendatua

Zugaztietako meatze-hondarretan zehar pasieran

Testua eta argazkiak: ORBELA. Ingurugiro Ikerketa eta Heziketa

Bizkaiko Foru Aldundiak 1997 urtetik burututako lanei esker, Zugaztieta eta putzuak, Las Cármenes eta Burtzako-Matamoros barne hartzen dituen ingurua Meaztegi Berde (*) bilakatu da. Inguruaren kontserbazioa sustatzea eta ingurumena hobetzea helburu duen Parke Metropolitar honetan jende ugari izan ohi da, edozeinen erabilera eta gozamenerako zabalik baitago.

Triano Mendietan gaude. Antzina Matamoros izenaz ezaguna zen eta aire zabalean kokatutako meatze-ustiategia zegoen, XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran goraldia izan zuena. Bertan eskuratutako burdina-minerala atzerrira garraiatu ohi zen batez ere, Britainia Handiko eta Europako beste herrialde batzuetako siderurgia enpresetara.

Jarduera eten zenean, meatze zahar haietako batzuk urez betez joan dira lur-azpiko uren joan-etorriaren eraginez, eta lurraren gainazala tapiz berdeaz estali da apurka-apurka. Euskadiko Interes Geologikoko Leku gisa sailkatutako kontraste-paisaia sortu da horrela.

Zuhaitz eta zuhaixka begetazioa finkatu egin da eta, horri esker, biodibertsitate handia sortu da inguruan, zenbait espezie babestu hartzen dituena; hegaztiak (sai zuria besteak beste), anfibioak edo kiropteroak. Animaliek abandonatutako meatzeak erabiltzen dituzten aterpe gisa. Horrez gain, espazio honen balio historiko eta kulturala ere azpimarratu beharra dago, aire zabalean espazio didaktiko bikaina sortzen baitute.

Hartara egokitutako ibilbideetan pasieran, meatze-putzuak ikus ditzakegu, baita garai bateko meatzaritza-jardueran erabilitako azpiegituren hondarrak ere: plano inklinatuak, galeriak, meatze-ahoak, meatzari auzoak…

Publiko mota ororentzako ibilbideak

Putzuen artean ibiltzeko aukera errazte aldera eta maila-ezberdintasun handiak saihesteko, 2014 urtetik ibilbidea egokitu egin da. Ibilbidea Larreinetatik hurbilen dagoen aparkalekuan hasten da (informazio-panelaren parean) eta edozein pertsonarentzako da egokia, aldaparik ez duelako. 600 metro luze ditu eta egurrezko pasabide bi ezarri dira (10 eta 46 metrokoak, hurrenez hurren) garai batean meatzeetatik burdina garraiatzeko erabiltzen ziren aire-tranbien egiturak mugatzen dituztenak.

Ibilbidea Blondis putzuan bukatzen da. Interpretazio-panelak ezarri dira inguru horretan, meatzaritzak paisaian utzitako aztarnak identifikatzen laguntzen digutenak, oraindik ere antzeman baititzakegu aztarna zenbait.

BLONDIS PUTZUA

Putzuaren izena garai hartako blondin garabitik dator, motor bidezko kableak zituen aire-tranbia mota haren izenetik. Orconera IV eta V meatzeetan eraiki zen, eta horri esker igotzen ziren meatzariak azpiko mailetatik.

OSTION PUTZUA

Garai batean Mame, Carmen IV eta Orconera III meatzeak zauden lursailaren azalera osoa betetzen du Ostion putzuak. Diotenez, langileburuak meatzariei etengabe egiten zizkien mehatxuak dira egungo izenaren jatorria.

PARKOTXA PUTZUA

Parkotxa eta Union meatzeak zeuden putzu honetan. Meatzeak itxi ondoren, dekantazio urmael gisa erabili izan zen gune hori, horren isla da egun urak duen marroi kolorea.

ZUGAZTIETA

KULTUR ONDASUN izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak inguru hau 2003 urtean, MONUMENTU MULTZO kategorian, bere hiri-egitura berezia babesteko helburuz.

(*) Bizkaia Maitearen ale honi Meaztegi Berdea Parke Metropolitarreko ale berezia erantsi zaio.

ZUGAZTIETAKO IBILBIDE BERRIA PUBLIKO MOTA ORORENTZAT EGOKI

Hainbat hamarkada pasa dira dagoeneko inguru horretan burdina erauzteari utzi zitzaionetik, baina meatzaritzaren aztarnak nabarmenak dira oraindik ere paisaian.

Publiko mota ororentzat irisgarria den ibilbide honen bitartez, parke metropolitar bilakatu den inguru horretan barneratzeko aukera izango dugu, zeinek, pasabide, behatoki eta interpretazio-panelei esker, urtean milaka bisita jasotzen dituen.

EUSKAL HERRIKO MEATZARITZAREN MUSEOA

Campodiego 3

48500 Gallarta

94 636 36 82

www.meatzaldea.eus

PEÑAS NEGRAS

Ingurumen interpretazio zentroa

Zugaztieta-Muskiz Baso-errepidea km 1,6

48530 Ortuella

94 633 80 97

www.euskadi.net/pnegras