IRAUNKORTASUNA

Lurzoru osasuntsuak bizitza osasuntsu baterako

2015, Lurzoruen Nazioarteko Urtea

Trinidad L. Vicente

Gure lurzoruak arriskuan daude hainbat faktoreren ondorioz, besteak beste, hirigintzaren hedadura, basogabetzea, lurraren erabilera sostengaezina eta kudeaketa praktikak, kutsadura, gehiegizko artzaintza eta aldaketa klimatikoa. Lurzoruen gaur egungo degradazio erritmoak etorkizuneko belaunaldien beharrak asebetetzeko gaitasuna mehatxatzen du. Lurzoruen eta lurren kudeaketa iraunkorraren sustapena funtsezkoa da elikadura sistema produktibo baterako, landa bizimodu hobeetarako eta ingurumen osasuntsu baterako.

Lurzoruen gaur egungo degradazio erritmoak etorkizuneko belaunaldien beharrak asebetetzeko gaitasuna mehatxatzen du. Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) Lurraren aldeko Munduko Aliantza sustatzen du, gobernuekin eta Desertifikazioaren aurkako Borrokarako Nazio Batuen Konbentzioaren idazkaritzarekin elkarlanean.

Lurzoruek aurre egiten diote aldaketa klimatikoari

Karbonoaren zikloa karbonoaren eta atmosferaren, ozeanoen, lur biosferaren eta metakin geologikoen arteko trukean datza (era ezberdinetan, adibidez, karbono dioxidoa, CO₂). Atmosferan dagoen karbono dioxido gehienak Lurrean sortzen diren erreakzio biologikoetan du jatorria. Karbonoaren bilketa lurzoruak atmosferako karbonoa xurgatu eta biltegiratzen duenean gertatzen da, horregatik da horren garrantzitsua lur osasuntsuak kontserbatzea.

Aldiz, lurzoruen kudeaketa ez bada egokia edo lurzorua lantzeko praktikak sostengaezinak badira, atmosferarantz lurzoruko karbono gehiegi aska daiteke karbono dioxido eran, eta aldaketa klimatikoan eragingo luke.

FAOk deskribatzen digun azken mendeetako errealitateak mundu mailako gogoeta sakona eragin du Lurzoruen Nazioarteko Urte izendatua izan den 2015 honen inguruan. Horrek erakusten digu mundu osoan lurzoruak handitzen doan presioa jasaten ari direla, eta larreak eta basoak etengabe lur landu eta artzaintza xedeetarako aldatzen ari direla. Horren guztiaren ondorioz, lurzoruetan karbonoaren galera historikoa gertatzen ari da.

Beraz, degradatutako lurzoruen berreskuratzea eta horien kontserbaziorako praktikak indarrean jartzea kudeaketa iraunkor baten bidez funtsezkoak dira bai elikadura sistema produktibo bat eta landa bizimodu baliabide hobeak lortzeko, bai ingurumen osasuntsu batez gozatzeko, non handitu egingo diren nekazaritzatik ondorioztatzen diren negutegi efektuko gasen isurketak murrizteko aukerak, karbonoaren bilketa handituko den eta aldaketa klimatikoaren erresilientzia indartuko den.

Horrela, lurzoruen karbono organikoa handituko duten nekazaritza jardunbideen eta lurraren erabileraren hobekuntzak -agroekologia, nekazaritza ekologikoa, kontserbazioko nekazaritza eta basoko nekazaritza- onura ugari ekartzen dute xede horretarako: lur emankorrak sortzen dituzte, gai organikoetan aberatsak direnak (karbonoa); lurreko azalerak landareekin mantentzen dituzte; insumo kimiko gutxiago behar dute; eta kultiboen errotazioa eta bioaniztasuna sustatzen dute. Lur hauek ere higadura eta desertifikazio gutxiago jasango dute normalean, eta funtsezko zerbitzu ekosistemikoak mantentzen dituzte, ziklo hidrologikoak eta nutrienteenak esate baterako, funtsezkoak direnak elikagaien ekoizpena mantendu eta handitzeko.

Datu funtsezko batzuk FAOren arabera
Karbonoaren zikloa

PDFFitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.