GURE INGURUNEA

Soinu-elkarbizitzaren aldeko herritarren konpromisoa Bizkaian

Zaratak gaixotu egiten gaitu

Testua eta argarkiak: Ingurumeneko prebentzioaren atala - Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturalako Saila

Sortzen dugun zaratak gure inguruan eta gure osasunean duen eraginari buruz kontzientziatzeko kanpaina bat jarriko du abian Bizkaiko Foru Aldundiak, lasaitasunez beteriko soinu-guneak entzuteak izan dezakeen onura ahaztu gabe.

Giza espeziearen jatorritik soinua izan da biziraupenerako funtsezko faktore bat. Gizaki primitiboengan harrapariak eta harrapakinak antzemateko gaitasuna funtsezkoa zen elikagaiak lortzeko.

Beste animalia espezieentzat ere soinuak elementu giltzarriak dira bizirauteko. Gainera, harrapakinak eta harrapariak antzemateaz gain, seinaleek funtsezko papera dute estalketan eta hazkuntzan.

Faunak sortzen dituen soinu horiek, gainera, bisitariek naturaz gozatzeko beste aukera bat eskaintzen dute.

Soinu horiek entzungarriak izateko, giroaren soinu-mailak baxua izan behar du; horregatik, animaliek ere zarataren inpaktua jasan dezakete, eta horrek habitataren narriadura eta kopuruaren galera ekar liezaieke.

Gizakiak entzuteko egiten duen ekintza kontzienteari aditzea esaten zaio. Zenbait soinu entzuteak gauden inguruneaz gehiago gozatzeko aukera ematen digu (adibidez, hondartzako olatuen soinua) edo egiten ari garen ekintzaz (esate baterako, kontzertu batean musika entzutea). Entzumenaren bidez atsegin hartu eta gozatzeko gaitasuna gizakiak baino ez du, kasik.

Oro har, molestatzen duen soinu oro da zarata (1). Hasiera batean pentsa dezakegu nahikoa dela soinu horiek ez entzutea edo aditzea, eragiten duten traba desagertzeko; baina gizakiaren entzumenak ez du horrela funtzionatzen. Gure begiek ez bezala, gure belarriek ez dute mekanismo automatikorik entzuteari utzi ahal izateko.

Eragozpenaz harago, zaratak gaixotu gaitzake (kasu egin zein erreparatzen ez badiogu ere). Bere presentziak ondorio negatiboak eragiten ditu osasunean, honako hauek, besteak beste:

Zarata, zalantzarik gabe, gai garrantzitsua da, dagoeneko Europar Batasunak osasun publikoko arazo gisa aitortu duena.

Azken urteetan ahalegin handiak egin dira zaratak osasunean duen inpaktua kuantifikatzeko eta gizartearentzat osotasunean nolako galerak suposatzen dituen aztertzeko (ikusi horri lotutako txostena: «Burden of disease from environmental noise»)

Egoera honen eraginez, administrazio askok maila guztietan planak ezarri dituzte kutsadura mota hori murrizteko.

Baina zer egin dezake gutako bakoitzak testuinguru horretan? Zer tresna daukagu zarataren aurrean babesteko eta berau murrizten laguntzeko?

Lehenengo urratsa norbere buruarekiko konpromisoa da, baita Bizkaiko gainerako herritarrekiko, bere faunarekiko eta bere kalitatezko soinu paisaiekiko konpromisoa ere. Konpromiso horrek eskatzen du norbere inguruan ekintza kontziente bat burutzea, zarata handiena zer bizi ohiturek eragiten duten identifikatzeko, batez ere, atseden eta erlaxazio leku eta uneekiko errespetuarekin lotutakoak.

Ildo horretatik, Bizkaiko Foru Aldundia komunikazio eta sentiberatze kanpaina bat planifikatzen ari da Bizkaiko herritarren arteko soinu elkarbizitza hobetzeko xedez. Helburua da partekatutako konpromiso horri denok atxikitzea, Bizkaiko herritarrek lasaitasun beharrarekin errespetua eta tolerantzia erakutsi dezaten isiltasuna behar duten gune eta jardueretan.

Konpromiso hori ekintza jakinetan gauzatzen da, besteak beste:

Balioa duten soinuen kontzientzia izatea eta horiekin isilik gozatu ahal izatea konpromisoaren parte dira. Horrek aukera ematen digu natur guneak bere dimentsio guztietan baloratzeko, eta beste bisitari batzuek erabili eta gozatzen dutenean errespetua adierazteko.

Konpromiso partekatu hau bi errealitateren aitortzatik jaiotzen da:

(1) Zarataren legezko definizioa Europako eta estatuko hainbat legetan ezarrita dago. EAEri dagokionez, nabarmentzekoa da soinu-kutsadura sortzen duten eragileen inguruan EAEko soinu-kutsadurari buruzko 213/2012 dekretuan azaltzen dena.

Isiltasunaz gozatzen Stockholmen: Isiltasunerako gida

Ekimen honen xedea da gune lasaiez gozatzeko gida bat eskaintzea herritarrei, ongizate egoerak lortzen laguntzeko kontenplaziozko egonaldi isilen bidez.

Naturak sortzen digun harridurari arreta eman ahal izateak, une horretan egiten ari zarenari soilik arreta eskainiz (natura-soinua entzutea), onura handiak ditu eguneroko estresetik ihes egiteko edo lasaitzeko. Bilbon, esaterako, soinu-irlak ari dira sortzen, konfort akustikorako eremuak, hala nola, Basurtuko Latorre Generalaren Plazakoa.

http://www.guidetosilence.org/

PDFFitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.