LURRA IZENEKO PLANETAN

Milioika umek berotegi-efektuaren ondorioak jasango dituzte

Nola eragiten du haurrengan aldaketa klimatikoak?

UNICEF Euskal Herriko Batzordea

© UNICEF/UNI96677/Asselin. Aldaketa klimatikoak munduko gero eta pertsona gehiagorengan du eragina. Hala eta guztiz ere, pobrezia egoeran bizi diren umeak dira bere ondorioak gehien jasango dituztenak: 500 milioi haur baino gehiago daude uholdeak izateko aukera handia dagoen tokietan, eta 160 milioi ume lehorteak gero eta ohikoagoak diren herrialdeetan bizi dira. UNICEFek aldaketa klimatikoak umeengan ahalik eta eragin gutxien izan dezan lanean dihardu.

Lehorte gero eta gehiago eta larriagoak, uholdeak eta bero-boladak. Haurren bizirauterako etsai txarrenen hedatze gero eta handiagoa: desnutrizioa, malaria, sabelekoa, zein beste infekzio-gaixotasun batzuk. Datozen urteotan kliman egongo diren aldaketen ondorioetako batzuk baino ez dira horiek. Horrek guztiak gaur egungo eta etorkizuneko gizartean berebiziko oihartzuna izango du. Zein neurritan izango du eragina munduko umeengan? Gertatuko den guztiaren erantzukizun gutxien dutenak dira, baina aldaketa klimatikoaren ondorio eta efektuekin bizi eta bizikidetu beharko dute. Haurrak gizarteko sektore ahulena izanik, komunitate txiroenetan bizi direnek egin beharko diete aurre mehatxu larrienei. Pobrezia-maila altuagoa duten eremuetan, uholde, lehorte… edo bestelako efektuek kaltetzeko arrisku handiagoa dute; euren eskubideak aldaketa klimatikoaren ondorioz kaltetzen baldin badira, ezinezkoa izango da haur eta komunitate txiro eta baztertuenen bizitzak hobetzea.

UNICEFen munduko ume guztien eskubideak defendatzeko helburuarekin lanean dihardugu, eta horretarako, gizartea osatzen dugun agente guztien konpromisoa nahitaezkoa da, berotegi-efektua sortzen dute gasen emisioa murriztu, arazoaren kausa nagusiena, eta energia garbi eta iraunkorrak sustatzeko. Bestalde, funtsezkoa da karbono dioxidoaren orain arteko emisioek izan ditzaketen eraginak geldiarazteko ekintza-plana martxan jartzea. Horrela ebatzi zen Aldaketa Klimatikoaren inguruko Nazio Batuen Biltzarrean (COP 21- Paris, 2015eko abendua); batzar horren emaitza nagusia aldaketa klimatikoaren aurkako nazioarteko konpromiso berri bat izan zen, gobernu guztiek aplika beharrekoa, beroketa globala 2ºC azpitik mantentzeko.

Datozen hilabete eta urteotan krisi humanitarioak larriagotuko dira zikloi, urakan, lehorte etaEl Niño deituriko fenomeno meteorologikoaren ondoriozko beste elementu batzuk larriagotuko direlako (Ozeano Pazifikoaren beroketarekin lotutako fenomenoa). Hori dela eta, beharrezkoa da azkar jardutea, zenbat eta gehiago itxaron, orduan eta zailagoa izango baita etorkizuneko larrialdiei erantzuna ematea. Mundu mailako beroketak mehatxu zuzena suposatzen du ur-iturrientzat, milioika haur arriskuan jarriz. Izan ere, aldaketa klimatikoaren efektu ohikoenetako bat lehorte, uholde edo ekaitzek uraren kalitate eta erabilgarritasunean eragin zuzena izatea da, batez ere Saharaz hegoaldeko Afrikan eta Asia hegoaldean.

© UNICEF/UNI74782/Pirozzi. Country: Djibouti.
Zeintzuk dira aldaketa klimatikoak haurrengan gizarteko beste sektoreengan baino eragin gehiago izatearen arrazoiak?

Lehenik eta behin, haurren oinarrizko eskubide gehienentzako mehatxu zuzena suposatzen du, ura eta elikagaietarako sarbidea, osasuna eta ongizatea, hezkuntza eta euren bizirautea barne. Horrez gain, garapen fisiologiko eta kognitiboan zehar haurrek ingurugiroko arriskuen aurrean jartzeko dituzten aukerak areagotzen dira, erradiazio ultramore handiaren efektu kaltegarrien edo toki itxietako airearen kutsaduraren aurrean minberagoak izanik, esate baterako.

Hirugarrenik, haurren heriotza-tasarekin zerikusia duten faktore askok (desnutrizioa, arnas aparatuko infekzio-gaixotasun larriak, sabelekoa, malaria…) zerikusi handia daukate aldaketa klimatikoarekin; aldaketa klimatikoarekin zerikusia duten gaixotasun, lesio edo heriotzetako 5etik 4 haurrengan ematen dira.

Istilu zibil eta aldaketa klimatikoaren artean dagoen harreman gero eta zuzenagoa ere ardura arrazoi bilakatu da. Trauma psikosozialak, talde eta indar armatuengandiko errekrutatzea, behartutako migrazio eta desplazamenduak, familien banaketak eta salerosketa eta esplotazioarekiko sentiberatasun handiagoa. Aldaketa klimatikoak 5 urtetik beherako haurren heriotza kopurua areagotzen du, komunitate eta eskualdeetan etekin ekonomikoaren murriztea suposatuz. Milioika familiaren bizibidearen galera posibleak, haurrek familiako diru-sarrerak orekatu beharra ekar zezake, lan egitearen ondorioz eskolara joatea zailduz.

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak (HEH), historian gehien berretsi den giza-eskubideen nazioarteko ituna, haurrek inguru fisiko osasungarrian garatu eta bizirauteko duten eskubidea aurkezten du. Horretaz arduratu beharra daukagu. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko helburu unibertsala 13. Garapen Iraunkorrerako Helburuan batzen da. Erronka hori aurrera eramateak ekintza globala eskatzen du, neurri lokalak batzen dituena, giza garapena sustatzera eta ingurumenaren zaintzera bideratua. Ez dago zalantzarik pobrezia errotik desagertaraztea, desberdintasunak deuseztea, denontzako giza eskubideak egotea eta garapen ekonomikoari bultzada ematea helburu honekin lotuta lortzen diren aurrerapausoen araberakoak direla.

Haurren eskubideen alorrean aldaketa klimatikoak dakartzan arazo konplexuei ekiteko ikuspegi integral eta parte-hartzaileak behar dira. Osasun, hezkuntza, nutrizio eta lan-publikoen arloan sektoreen arteko elkarlana funtsezkoa izango da, baita haurren, emakumeen, gazteen eta familien babes eta zaintzaz arduratzen diren erakundeen elkarlana ere. Elkarte komunitarioek ere berebiziko garrantzia izango dute. Landa-guneetan bizi den gizarteari, eta orokorrean, gizarte guztiari, haurren garapeneko esparru tradizionaletan egingo den inbertsio handiagoak ekar ditzakeen arriskuei aurre egiteko ahalmena eskaini beharko zaie. Beste alde batetik, janaria prestatzeko, etxea berotzeko edo ura batzeko erabili beharreko energia berriztagarriko iturrien erabilera pizteko ekimen berritzaileak beharko dira: eskola eta komunitateetan ingurumenari buruzko hezkuntza egotea; eta aldaketa klimatikoak eragindako hondamendi naturaletarako prestakuntzari arreta gehiago jartzea.

Aldaketa klimatikorako egokitzapenak herrialde eta komunitateek haurrekiko dituzten konpromisoak indartzeko aukera suposa lezake. Munduko ume guztiei zor diegu. Planetari zor diogu. 

Garapen Iraunkorrerako Helburuak eta umeak

Garapen Iraunkorrerako 17 Helburu (2015-2030) eta nazioarteko garapenerako agenda honetan jasotako 169 erronken artean aldaketa klimatikoa presente egongo da, baita erronka hauek haurrengan izan ditzaketen ondorioak ere: