BRIKOLAJE EKOLOGIKOA

Hondakinak zuzen sailkatzeko gakoak

Birziklatu zalantzarik gabe

Ibon Hormaeche

Pertsona bakoitzak hondakin kopuru handia sortzen du egunero. Hala eta guztiz ere, hondakin horietatik asko berrerabili edo birziklatu daitezke, sailkapen egokia egiten badugu eta bakoitza dagokion lekuan botatzen badugu.

Berrerabili edo birziklatu aurretik hondakinak egoki sailkatu ahal izateko, edukiontzi ezberdinak dauzkagu, zabor motaren arabera. Ohikoenak honakoak dira: papera eta kartoia, ontziak, beira, eta errefusa. Era berean, gero eta hedatuago daude (eta epe laburrera are hedatuago egongo dira) etxeko olioa botatzeko ontziak eta frakzio organikora bideratutako edukiontzi marroiak.

Halaber, Garbiguneak edo puntu garbiak ere eskura dauzkagu, edukiontzi espezifikorik ez duten hondakinak utzi ahal izateko.

Birziklatzearen garrantzia

Birziklatzea praktika sozial garrantzitsua da oso, eta ingurumena mantentzen laguntzen digu, honako abantaila nagusiak dituelarik:

Birziklatzea eta kolorekako sailkapena

Ondorioz, funtsezkoa da birziklatze-edukiontzi bakoitzean zer bota behar den jakitea, hondakinak zuzen banatu eta horien birziklapena erraztu ahal izateko. Gurean, honako birziklatze-edukiontziak erabiltzen ditugu:

Edukiontzi horia: ontziak

Zer bota behar dugu bertan: Metal eta plastikozko ontzi arinak edo brick-ak.

Zer EZ dugu bota behar: Plastiko edo metalezko ontzi arinak edo brick-ak ez diren elementu oro:

Edukiontzi marroia: materia organikoa

Zer bota behar dugu bertan:

Zer EZ dugu bota behar:

Edukiontzi urdina: papera eta kartoia

Zer bota behar dugu bertan:

Zer EZ dugu bota behar:

Edukiontzi zuria: hondakin ugarikoa edo berrerabiltzekoa

Orokorrean, tamaina txikiko objektu berrerabilgarriak; hala nola, jantziak, oinetakoak, osagarriak, liburuak, jostailuak, bazar eta gailu elektriko eta elektroniko txikiak.

Edukiontzi berdea: beira

Zer bota behar dugu bertan:

Zer EZ dugu bota behar:

Edukiontzi laranja: erabilitako olioa

Etxean erabilitako olioa botatzeko ontzia da, hau da, sukaldean erabiltzen den olioa zenbait aldiz erabili ondoren baztertzeko balio du. Mota honetako edukiontzirik izan ezean, Garbigune batean utzi beharko da. Ontzi birziklatu batean sartu behar da, hau da, ezin da zuzenean bota. Inoiz ez da harraskatik edo komunetik behera bota behar, hoditeria buxatzeaz gain, hondakin-uren tratamendua zaildu egiten baitu.

Edukiontzi berde ilun edo grisa: errefusa

Zer bota behar dugu bertan:

Zer EZ dugu bota behar:

Garbiguneak

Garbigunea Etxeko Hondakinak eta Antzekoak Selektiboki biltzeko Zentroa da, puntuak Bizkaian sakabanatuta daude eta herritarren esku daude DOHAINIK erabiltzeko, birziklatu, berrerabili edo balorizatu daitezkeen materialak bertan utzi ahal izateko.

www.garbiker.bizkaia.eus webgunean horien inguruko informazio osoa jasota dago: kokapena eta banaketa, zerbitzuak, arreta-ordutegiak eta funtzionamendu- araudia.

PDFFitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.