INGURUMENAREN GESTIOA

Oparotasuna bidezkoa eta iraunkorra izan dadin behar dugun inspirazio iturria

Ekonomia zirkularra, ekonomia berria

Ibon Hormaeche

Ekonomia Zirkularra eredu ekonomiko berri bat da. Epe luzera gizarte oparoa lortzeko xedea dauka, eta horretarako, hazkunde ekonomikoa eta baliabideen kontsumoa bereizi behar dira, betiere sistema naturaletan inspiratutako ikuspuntu sistemiko batean oinarrituta. Egungo eredu linealaren ordezko aukera bat da, hornikuntza-kate iraunkor baten alde egiten duena.

Ekainaren 20an Europako Ingurumen arloko Kontseilua izan zen eta ondorio batzuk atera ziren ekonomia zirkular baterako ekintza planaren inguruan. Planaren helburua eredu iraunkorrago baterako trantsizioa da. Hauek izango lirateke oinarriak: hondakinen murrizketa eta kudeaketa hobea, birziklatzea sustatzea eta ekonomiaren baliabide, produktu eta materialen balioa mantentzea.

Aldaketa Klimatikoaren inguruko Akordioarekin bat

Europako Kontseiluaren erabaki horiek bat datoz 2015eko abenduan Parisen emaitza historikoa lortu zuen Klimari buruzko Nazio Batuen akordioarekin. Munduak benetako akordio global bat hartu zuen lehen aldiz klima aldaketaren1 aurreko erronkaren inguruan, juridikoki loteslea dena. Honako oinarriak ezarri zituen, beste batzuen artean:

Europako Kontseiluak Europar Batasuneko kide diren Estatuen Akordioa ahalik eta arinen berresteko eskatu zuen, eta lehenbailehen 2030eko esparru arautzailea aplikatzeko konpromisoa berretsi zuen (2014ko urrian adostutakoa). Horren barruan jaso zen EBren helburu klimatiko lotesle hau: berotegi-efektuko gasen igorpenak %40 murriztea 1990eko hamarkadarekin alderatuta, data horretarako.

Ekonomia Zirkularraren oinarrizko aspektuak

Ekonomia Zirkularra garapen iraunkorraren esparruan barne hartuta dagoen kontzeptu ekonomiko bat da. Produktu, zerbitzu, hondakin, material, ur eta energiaren «bizitza-zikloa» ixtearen printzipioa dauka oinarri. Horren helburua da ondasun eta zerbitzuak ekoitzi eta lehengai, ur eta energia-iturrien kontsumoa eta xahutzea murriztea.

Ekonomiaren sistema lineala (erauzketa, fabrikazioa, erabilpena eta eliminatzea) bere mugara heltzen ari da eta natur baliabide eta erregai fosil batzuk agortzen ari dira. Egoera horren aurrean, ekonomia zirkularrak gizarte eredu berri bat proposatzen du: izakinak, eta material, energia eta hondakinen fluxuak erabili eta optimizatzen dituen gizartea. Helburua baliabideen erabileraren eraginkortasuna da (lehengai-iturri fidagarri nagusi gisa).

Horrela, lehengaien kostu eta fluktuazio eskasen testuinguru batean, ekonomia zirkular berriak horniduren segurtasun eta hazkunde adimentsu, iraunkor eta integratu baten alde egiten du, enplegu berriak sortzen lagunduz, tokiko enpleguari eta deslokalizatzeko zailak direnei garrantzia emanez. Hondakinak baliabide bihur daitezke, lehengai berriak izan daitezke, etorkizuneko sistema baten paradigma; produktua diseinatzeko orduan gerora «deseraiki» egin behar dela izan behar dugu kontuan (egitura osatzen duten elementutan deskonposatu behar dugula).

Funtzionamendua eta onurak

Hainbat printzipio ditu Ekonomia Zirkularrak:

Ekonomia Zirkularra honakoei zuzentzen zaie: garapen iraunkorraren politiken garapenean erantzukizun publikoak dituztenak eta emaitza ekonomiko, sozial eta ingurumen arlokoak lortu nahi dituzten enpresak, baita benetako beharrizanen inguruan hausnartu eta kontsekuenteak izan behar duten pertsonei ere.

Politika horien garapenaren ondorioz, baliabideen erabilera murrizten da, hondakin gutxiago sortzen dira eta energia gutxiago kontsumitzen da. Gainera, herrialdeetan ekoizpena bideratzen laguntzen dute, oreka eta justiziaren irizpideetan oinarrituta. Ingurumen arloko abantailez gain, goranzko jarduera horrek aberastasuna eta enplegua sortzen ditu (baita gizarte ekonomikoa arlokoak ere) lurralde osoan, eta horren eraginez lehiakortasun arloan abantaila handi bat izango dugu globalizazioaren testuinguruan.

Azken finean, Ekonomia Zirkularrak potentzial handia eskaintzen du garapen iraunkorra lortu eta eredu horren aldeko ekonomien lehiakortasuna handitzeko, lanpostuak sortzeko, berriztagarriak ez diren lehengaiekiko mendekotasuna murrizteko, baliabideen eta energiaren eraginkortasuna eta ingurumenarekiko eragin txikiagoa lortzeko, bertan ekoitzitako ondasunak sustatzea, hondakinen sorkuntza minimizatzeko, natura babesteko, erresilientzia ekologikoa sendotzeko eta berotegi efektuko gasen isurpenak arintzeko. Horrela, Garapen Iraunkorrerako Euskal eta Europar Agendari lagunduko diogu ekonomia berdea lortzeko bidean, gure ongizatea gure planetaren mugekin orekatuz eta gizakion eta ingurumenaren osasuna kontuan hartuz. 

_______________

1 Berotegi efektuko munduko isurketen %55 gutxienez sortzen duten 55 herrialdek berretsi ostean sartuko da indarrean. Hain zuzen, Txinak eta AEBk (bien artean munduko isurketen %40 sortzen dituztenak) akordioa berretsi dute irailean, Hangzhou-n egindako G20 goi-bileraren bezperan.

HONDAKINEN HIERARKIAREN GARRANTZIA

Motibazio ekonomikoa eta enpresa arloko motibazio handia daude Ekonomia Zirkularraren eta baliabideen eraginkortasunaren mesedetan. Izan ere, Europako Batzordeak, organo elkargokidea den heinean, baliabideen eraginkortasuna Europa 2020 egitura ekonomikoaren funtsezko oinarritzat hartu du.

Gure garapen-eredutik ekonomia zirkularrerako trantsizioan garrantzia handia dauka hondakinen hierarkiak. Prebentzio handiagoa, hondakinak berrerabili eta birziklatzeko prestatzea eta hondakinak murriztea, batez ere, isuritako hondakinei dagokienez.

Ekaineko Europako Kontseiluan hondakinak murrizteko politikan kontuan izan beharreko ikuspegiak ezarri ziren, horiek produktuen bizitza-zikloaren etapa soil bat direnean eta baliabide eta ekonomia zirkularraren eraginkortasunari buruzko multzo handiago baten parte direnean.

Horri dagokionez, Bizkaiak ibilbide argi bat egin du hiri-hondakinen kudeaketa iraunkorraren arloan, Europako helburu eta estrategien ildotik. Horrela, herritarren %100ek dauka aukera hondakinen gaikako bilketa egiteko eta gure birziklatze-tasak Europa osoko altuenak dira. Sortzen dugun hondakinen %90a aprobetxatzen dugu. Hala ere, asko hobetu beharra daukagu hondakinak aprobetxatu eta tratatzeari dagokionez, «Bizkaia Goazen 2030» proiektuaren barneko konpromiso estrategikoetan jaso den moduan.