ALBISTE GEHIAGO

Bizkaiko hondartzei buruzko datuak (*). 2014 Denboraldia

Gogobetetasun orokorra 28 hondartzetarako:
10etik 7,93 Gorliz (8,88), Plentzia (8,80) eta Laga (8,51)
15 hondartzak ISO 9001 (kalitatearen kudeaketa) eta ISO 14001 (ingurumenaren kudeaketa) ziurtagiriak dituzte

Hondartza seguruak

Baloraziorik altuena: 9,02
Baloraziorik baxuena: 8,35

Sorosle zerbitzua: 9,77
Bainurako segurtasuna: 9,68

Uraren garbitasuna eta kalitatea

Ogella: 8,3
Aritzatxu: 7,99

Zerbitzuak eta ekipamenduak: 7,20

Plentzia 8,05

Salbamendua eta Sorospena

8.750 jazoera

Uraren batez besteko tenperatura: 20,0 gradu

Informazio gehiago: www.bizkaia.net

(*) 6.291 elkarrizketa egin zaizkie ziurtagiria daukaten 15 hondartzetakoren baten 18 urtetik gorako erabiltzaileei.

Ikastetxeetan energia aurrezteko material didaktiko berria

Ikastetxeetan energia aurrezten laguntzeko material didaktikoa argitaratu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Hezkuntzarako baliabide hori Europako Euronet 50/50 max proiektuak jasotzen dituen edukietako bat da eta BEEI 2020 Bizkairako Energia Estrategia Iraunkorraren baitan argitaratu da.

Gaur egun, 500 ikastetxe baino gehiago parte hartzen ari dira Europako ekimen horretan, dagozkien herrietako udalekin batera. Orain arte Bizkaian abentura horretan murgildu diren herriak Gernika-Lumo, Mungia eta Portugalete dira. Bizkaiko Foru Aldundia erakunde behatzaile eta laguntzaile gisa atxiki zaio Europako sareari.

Baliabide didaktikoen helburua 50/50 max proiektuaren hezkuntza atala ikastetxe bakoitzean gauzatzen laguntzea da. Baliabide nagusiak Irakasleen Gida eta Ikasleen Fitxak dira. Material guztiak Berlingo Ingurumen Gaietarako Institutu Independenteak (UfU) prestatu ditu.

50/50 kontzeptuaren xedea ikastetxeei eta eskola-eraikinak kudeatzen dituzten udalei energia aurrezteko pizgarri ekonomikoak ematea da: ikasle eta irakasleek eraginkortasun energetikoa handitzeko neurrien bidez lortzen duten energia aurrezpenaren %50 dirutan itzultzen zaie ikastetxeei. Gainerako %50a fakturak ordaintzen dituen udalarentzako aurrezki garbia da. Sistema horrekin irabazle ateratzen dira ingurumena, eskola komunitatea eta, fakturako aurrezpenaren bidez, udala eta udalerri osoa.

Informazio gehiago eta material didaktikoak Bizkaia 21 atarian (www.bizkaia21.net)