ALBISTE GEHIAGO
Bizkaiak 14 mila tona hondakin berrerabili ditu

Prebentzio politikei esker, Bizkaiak 13.860 tona errekuperatu ditu joan den 2014 urtean. Daturik aipagarrienetako bat (2014ko urtarriletik urrira bitartean) bildutako hondakin kopuruaren banaketa hau litzateke:
2005-2016 Bizkaiko Hondakinen Kudeaketarako II. Plan Integralaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak lehen mailako hondakinen gainean isurketarik ez egotea nahi du eta, horretarako, aipatu hondakinen materialen berrerabilera eta birziklapenaren maximizazioaren aldeko apustua egiten du.
Karbono hustutegiak Euskadin

Karbono hustutegiak, hala nola baso biomasa edo lurzoruak, karbono biltegiak dira. Atmosferako CO2-a xurgatzen dute eta airean dagoen kopurua gutxitzen laguntzen dute. Atmosferako CO2-a bahitzeko edo finkatzeko gaitasuna dutenez, karbono hustutegiak ezinbestekoak dira berotegi efektuko gasak gutxitzeko. Landarediak CO2 hustutegi gisa jokatzen du, fotosintesiaren bidez gas hori atmosferatik ateratzen duelako eta finkatutako karbonoa ehunetan metatzen duelako.
Eusko Jaurlaritzak Euskadin klima aldaketa arintzen lagun dezaketen karbono hustutegiak identifikatu ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko karbono-hustutegiak: bahitzeko ahalmena eta horiek sustatzeko neurriak txostenean. EAEn CO2 biltegi edo gordailu garrantzitsu bi daude: baso biomasa eta lurzoruak. Gaur egun, 75 milioi tona karbono daude bilduta hustutegi natural horietan, baina, txostenaren arabera, Euskadiko basoetako zoruek kantitate bikoitza gorde dezakete, behar bezala kudeatzen badira. Basoak, larreak eta nekazaritzako lurrak kudeatzeko jardunbide egokien bidez, lurzoruko karbono organikoa galtzea saihesteaz gain, lurzoruan karbono organikoa biltzen lagundu eta horren kantitatea handitu daiteke.