ALBISTE GEHIAGO
CLEAN FEED: bigarren bizia janariarentzat
7.000 tona inguru landare-azpiproduktu (funtsean fruta eta barazkiak) pilatzen ziren urtero gure Autonomia Erkidegoko zabortegietan 2011 urtera arte; eta hiri-hondakinak bezalaxe kudeatzen ziren.
Azpiproduktuak sortzen
Hainbeste materia organiko aprobetxatzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak Life «CleanFeed» proiektua zuzendu du Azti-Tecnalia eta Elika Fundazioarekin lankidetzan, baldintza higienikoetan balioa emateko helburuz.
Animaliak elikatzeko lehengai seguruak eraldatzen
Bilketa, garraio eta tratamendu sistema bat garatu dute horretarako, landareen higiene eta propietateak bermatuko dituena, gerora animalien elikagai gisa aprobetxatu ahal izateko.
Pentzu jasangarriak eskuratzen
Pentzuen aberaste-prozesu naturalean lehengai begetal berri hauek barne hartzen dira, animalien elikadura osasungarri eta orekatua lortzeko bidean.
Animalien elikadura eraginkor, osasungarri eta egokia
Lehengai jasangarriagoak gehitzea eta arrantza zein nekazaritza jatorria duten produktuen erabilera murriztea helburu, horiei lotutako ingurumen-inpaktuak gutxiagotuz.
Elikagai jasangarrien kontsumoa
Elikagaiei bigarren aukera bat eskainiz. Bigarren bizia janariarentzat! Informazio gehiago:
http://www.cleanfeed.org/
Xahutzea geldiarazteko elikagaien bilketa zerbitzu berria
Ingurumen Sailak eta Elikagaien Bizkaiko Bankuak galkorrak diren elikagaiak biltzeko linea zabaltzeko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen honen bidez Aldundiak beste urrats bat eman nahi du Hondakinen Prebentziorako Bizkaiko Plana 2010-2016 delakoaren helburuak, linea estrategikoak eta helmugak lortzeko bidean.
100.000 euroko inbertsioa eskatu duen .Hitzarmen honi esker Aldundiak bi helburu lortzen lagunduko du: alde batetik, elikagaien xahuketa geldiaraztea beharrizanik handienak dituzten familien artean banatzeko bideak ezarriz eta, bestetik, hondakinen murrizketa.
Galkorren bilketa hautakor berria, maiatzaren 15ean abian jarrita, Elikagaien Bankuari eman zaizkion bi hozkailu-furgoneta berriri eta bi egokituri esker burutzen da; horrela, bilketa Mercabilbao eta Eroski, Simply, El Corte Inglés, Carrefour, Eurosuper eta BM kateetako 165 establezimendutan eginda, elikagai horien erabilera sustatzeko aukera egongo da.