BAZENEKIEN?

Energia

Energia berriztagarrietan inbertitutako dolar bakoitzeko, aurreztu hiru erregai fosiletan. Baieztapen hori 2015. urtean modan dagoen esaldi bihur liteke eraginkortasun energetikoaren, energia garbien eta aldaketa klimatikoaren arloan. Horren egileak, Energiaren Nazioarteko Agentziak, «2015 teknologia energetikoen ikuspuntuak» txostenaren aurtengo edizioan baieztatu du.

Biodibertsitatea

Pinguino afrikarra, Lurmuturreko zanga bezala, aparteko bi espezie dira Hego Afrikako penintsulan. Atlantikoko ur izoztuek eta Benguela korronteak bustitzen dute. Hura nutrienteen iturria da eta sardina gozoz beterik dago; hain zuzen ere, hegazti enblematiko horien elikaduraren oinarria. Alabaina, zerbait ari da gertatzen Benguelan, eta dagoeneko ez ditu sardinak erakartzen. Beren migrazio-ohiturak aldatu dituzte Indiako ozeanora. Beraz, pinguinoak eta zangak, sedentarioak eta beren asentamenduetan tradizionalak izanik, orain janari gutxiko eremuan daude. Lurmuturreko Unibertsitateko Fitzpatrick Institutuko datuen arabera, duela mende bat Namibia eta Hego Afrika artean zeuden milioi eta erdi pinguinoetatik, kalkulatu denez, 120.000 ale geratuko dira gehienez.

Egarritasun unibertsala

Urritasuna duten pertsonei laguntzeko Europar Batasunaren planaren estrategiak, Batzordeak onartua 2010eko azaroan, urritasuna duten pertsonak normaltasunez bizitzea eragozten duten oztopoak kendu nahi ditu 2020rako. Aurreikusitako neurrien artean honakoak aurreikusi dira: aldaketak diru-laguntza publikoei buruzko arautegian, pertsona horiek Europako fondoak jaso ditzaten; sentsibilizazio- eta hezkuntza kanpainak; berdintasunezko sarbidea osasun zerbitzuetara, baita Estatu kide bakoitzaren aparkaleku-txartelak Europan onartzea ere.

Integrazioa

«Ezin dira gizarte, kultura eta erlijio faktoreak aipatu, emakume eta nesken eskubide urraketa justifikatzeko» – Europar Batasunaren 2001eko adierazpena Nazio Batuen Erakundearen aurrean (NBE).

Ingurumena

2000 eta 2010 urteen artean, munduan 13 milioi baso hektarea galdu ziren, Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearen arabera (FAO). Horrela, munduko baso-azalera 4.000 milioi hektarea baino gehixeago bada, osoaren %31, urteko galera garbia epe horretan Costa Ricako lurraldearen tamainakoa da (gaur egun biodibertsitatearen paradisua eta sorlekua).

Genero berdintasuna

Frantziako Demografia Azterketen Institutu Nazionalak (INED) egindako «Emakumearen munduko atlas» izenekoaren arabera, genero-bazterkeriaren 2015eko mundu erradiografian, ekonomia-krisiak eta olatu kontserbadoreak eragozten dituzte pertsonen berdintasunerako aurrerapenak; are gehiago, atzera jotzeko mehatxua egiten dute. Hala ere, emakumea gaur egun duela urte batzuk baino hobeto dago herrialde gehienetan. Espainiaren kasuan, 15. postuan dago genero berdintasun/desberdintasunaren rankingean, 148 herrialdeko sailkapenean (datu txarra, dena dela, kontuan harturik 2010eko txostenean 11. postuan zegoela).

Garraioa

«Guztientzako aparkalekuak egingo balira, mundu osoak erabiliko luke autoa. Esaterako, Corte Ingelesak bezeroentzat gordetzen ditu aparkalekuak, eta langileak garraio publikoan doaz lanera. EITBk, ordea, langileentzako aparkalekuak ditu eta ia denak autoz doaz. Bilbon bizi diren erdiek ere ibilgailu pribatua erabiltzen dute» (Mikel Murga, ingeniaria eta trafiko eta garraioko nazioarteko aditua).

Kontsumo arduratsua

Euskadin, Estatu osoan bezala, gero eta gazteago hasten dira erretzen. Gaur egun, 13 urterekin. Gure Autonomia Erkidegoan, urtero 2.500 heriotza (%13) inguru egotzi dakizkioke tabakoaren kontsumoari. Euskadin, beren burua erretzailetzat jotzen duten biztanleak %30 dira, eta erretzen dutenen %80k erretzeari uzteko gogoa adierazi dute.

Elkartasuna eta garapena

Haurren heriotza-tasa murriztu da: 1990ean, bost urtetik beherako 1.000 adingabetik 90 heriotza izan ziren, eta 2008an, berriz, 65. Lekurik zigortuena Afrika izan da, eta oraindik ere bada. Bertan, zazpi haurretik bat hiltzen da, gehienak saihets daitezkeen arrazoiengatik; esaterako, diarreengatik edo pneumoniagatik. Dena den, itxaropen hari bat dago. Izan ere, urtero txertaketa-programek 2,5 milioi adingaberen heriotza eragozten dute.

Hondakinak

Kendu poltsa burutik! Ez, ez da beste kapela itsusi bat. Ohitura-aldaketa arduratsua da. Gaur egun, erabiltzen ditugun poltsa askok itsasoan amaitzen dute, eta faunaren heriotza eragin dezakete. Hori ez da itsas animalia handiekin bakarrik gertatzen, esaterako delfin, dortoka edo baleekin. Izan ere, zati txikiagotan hondatuta, arrain txikiagoek irents ditzakete, eta horietatik asko hil egiten dira. Achim Steiner Ingurumenaren aldeko Nazio Batuen Programaren zuzendari exekutiboak oraintsu baieztatu duenez, behin bakarrik erabiltzeko plastikozko poltsak, itsas faunan duten inpaktuagatik, «berehala debekatu edo leku guztietatik kendu beharko lirateke. Ez dago inolako justifikaziorik horiek sortzen jarraitzeko, inon ere ez»: Gainera, plastikozko poltsarik gabeko munduko eguna ospatu zen uztailaren 3an.