ALBISTE GEHIAGO
Intsektuak dietan
Munduan 2.000 milioi lagunek baino gehiagok (munduko populazioaren %46) jaten dituzte intsektuak beren dieta arruntean. Izan ere, proteina eta nutriente ugari ematen dituzte, baita ingurumenerako onurak ere.
Animalien 1,4 milioi espezie daude, eta horietatik milioi bat intsektuak dira.
Hona hemen gehien jaten diren intsektuak ehunekotan:
Bizkaia Maitea-k webgune berria dauka
Bizkaia Maitea da Iraunkortasunerako Hezkuntzarako aldizkaria, eta Ingurumen Foru Sailak argitaratzen du; aldizkariak daborduko hamarkada bi baino gehiago bete du, eta berriztatu du interneten duen gunea, orri honetan:Bizkaia 21 atarian.
Lehenengo hobekuntzetako bat izan da formatu berriak sartzea, artikuluak kontsultatu eta irakurtzeko. Orain arte, pdf formatu elkarreragilea baino ez da egon; gaur egun, ostera, aldizkaria formatu digitalean ikusi ahal da (web orri modura), bai eta Issu plataforman, hain zuzen ere, pdf-ak ikusteko aukera ematen duen lineako zerbitzuan. Aurrekoaz gainera, web formatuari erantsi zaizkio multimediako baliabide asko eta askotarikoak ere.
Beste alde batetik, ingelesezko edukiak sartu dira; modu horretara, hizkuntza horretan kontsultatu ahal dira daborduko aldizkariaren artikulu nagusiak.
Beste berritasun nagusietako bat izan da aldizkariaren web orri nagusia sartzea; hobekuntzak sartu dira hara iristeko eta bera erabiltzeko; gainera, eroso eta azkar sar daiteke aldizkarian eskaintzen den informazio osora: oraingo eta lehengo aleak, harpidetza modua, hainbat hizkuntzatara sartzea eta abar.
Aurrerapen horiekin guztiekin, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak bultzada berria eman nahi dio iraunkortasunerako hezkuntzarako eta gizarte-komunikazioko tresna honi; izan ere, tresna horren bidez, informatu, gaitu eta prestatu nahi dugu Bizkaiko biztanleria, Garapen Iraunkorrarekin loturiko gai guztietan. Aldizkaria teknologia berriei moldatu zaie, eta horren bidez balio handiagoa ematen zaie haren edukiei, eta haren hezkuntza-lana indartzen da; hori ez ezik, irakurleak izan daitezkeenak zabaltzen dira Bizkaitik planeta osora.