ALBISTE LABURRAK

Hondakinen Kudeaketari buruzko Munduko Kongresua jasoko du Bizkaiak

ISWA (International Soild Waste Association) elkarteak Bilbo aukeratu du beste hiri batzuen artetik (Oslo, Rotterdam eta Bucarest), hondakinen kudeaketari buruzko Munduko Kongresuaren hurrengo egoitza izateko. 2019ko urrian izango den hitzorduaren harira, 1.200 espezialistatik gorak aztertuko dituzte arlo horretako joerak, eta hondakin solidoen kudeaketa iraunkorrari buruzko eztabaidaren erdigune bilakatuko dute Bilbo-Bizkaia.

Zita handia baino lehen, eta datozen hiru urte hauetan zehar, ekimen tekniko ezberdinak eta ingurumenari buruzko kontzientziazio zein heziketa ekimen ezberdinak burutuko dira, hondakinen kudeaketa integral eta iraunkorraren esparruan.

Bidaia-txartel bakarraren ezarpena aurrera doa. Mugikortasun Adimentsua

Maiatza bukaeratik gaur egunera arte errealitatea da BAT (Araba), BARIK (Bizkaia) eta MUGI (Gipuzkoa) txartelen erabilgarritasun bateratua Euskotrenen Bilbo-Donostia-Hendaia tren-zerbitzuetan eta Amorebieta-Bermeo adarrekoetan. Berritasun hori gehitu zaie Bilbo eta Gasteizko Tranbietan dagoeneko diren aurrerapenei, baita Larreinetako funikularrari ere (horiek biak ere Euskotrenek kudeatutakoak). Laster batuko zaizkio DonostiBus eta Baionarekiko loturak ere (Akitania-Euskal Herria Euroeskualdearen barruan).

Euskal Administrazioentzako lehentasunezko proiektua izanik, bidaia-txartel bakarraren ezarpena gauzatuko da erabilera komunaren abiaraztearekin batera. Euskadiko Garraio Agintaritzaren helburuetako bat da Autonomia Erkidegoko garraiobide ezberdinetan hiru.

«EURONET 50/50 MAX» Proiektuan sartu da Bilbo

Bilboko haur eta lehen hezkuntzako eskoletan «Euronet 50/50 Max» esperientzian parte hartzeko aukera izango da; horretarako, Bilboko hezkuntza-eraikin publikoetan ezarri nahi den programak eraginkortasun energetikoaren inguruan planteatzen dituen neurriak erabiliko dira, betiere ikasleek eta irakasleek beraiek sustatuta.

Europa osoko 500 eskola baino gehiago -eta 48 eraikin publiko- dira 50/50 Sareko kide eta dagoeneko nahasi dira Proiektu honen xedearekin, 50/50 metodologiaren bidez eraikin publikoetako energia-aurrezpena sustatzeko helburuz (2013. urtean Energia Iraunkorraren Europako Saria jaso zuen).

Jazarpenaren aurrean, prebentzioa eta esku-hartzea

EHU/UPVren ikerketa berri baten arabera (2016ko maiatza), bullying eta cyverbullying kasuak nabarmen murriztu dira eskola esparruan, Ebaluazio Psikologikoko Sailaren «Cyberprogram 2.0» esku-hartze programa ezarri ondoren.

Maite Garaigordobil katedradunak azaldu duenez, programak hiru helburu nagusi ditu: alde batetik, bullying-a eta cyberbullying-a zer diren argitzea, eta nahasitako rolak identifikatzea (biktima, behatzailea eta erasotzailea); bigarrenez, tartean nahasitako pertsona guztiengan jarrera horrek dituen ondorio negatiboak aztertzea eta, gainera, horietan egoeraren aurren gaitasun kritikoa, salatzeko gaitasuna eta biktimarekiko enpatia garatzea; eta, azkenik, bullying eta cyberbullying-ari aurre egiteko estrategiak irakastea, biktima eta behatzaileen ikuspegitik.

Bilbao-Bizkaiak LIFE Lutreolaren bosgarren Mintegia jasoko du 2018. urtean

LIFE Lutreola Spain proiektuaren helburu nagusia da Espainiar Estatuko bisoi europarraren (Mustela lutreola) kontserbazioan laguntzea. Proiektuaren ekintzak 2014 eta 2018 urte bitartean burutuko dira Euskal Herrian, Errioxan, Aragoin eta Valentziar Erkidegoan; kide bazkidetu eta sustatzaileen artean Bizkaiko Foru Aldundia izanik (beste foru aldundiekin eta Gasteizeko Udalarekin batera).

Joan den ekainean burutu zen, Zaragozan, proiektuaren hirugarren Mintegia; horrek ere 2018. urtean izango du jarraipena, lan-ildo berrien balantze eta definizioa jasoko duen bosgarren Mintegian. Hori guztia 2017an Gasteizen izan ondoren.

Informazio gehiago: www.lifelutreolaspain.com

BIZKAIAK AZTARNA EKOLOGIKOA ERDIRA MURRIZTU DU HAMAHIRU URTEAN

Bizkaiaren aztarna ekologikoaren adierazlea kalkulatu zen azken urtean (2013) 2,81 hektarea global antzeman ziren biztanle eta urte bakoitzeko; 2000. urtean, ordea, 5,10ekoa izan zen zifra hori.

Euskal administrazio ezberdinek garatutako programa eta estrategien emaitza izan da beherakada hori, garapen iraunkorrerako bidean aurrera egiteko hainbat ekintza jarri baitituzte martxan. Besteak beste, honakoak burutu dituzte: Bizkaiko Nekazaritzako Elikadura Programa, Hiri-hondakin Solidoen Kudeaketa Plana, Bizkaiko Iraunkortasunerako Ekintza Plana edo Lurralde Historikoko Energia Iraunkorraren Estrategia, baita Udaletako hiri-garapenean islatzen diren Lurralde Plan Sektorialak ere.