ALBISTE GEHIAGO

Etorkizunean auto seguru, ekologiko eta autonomoagoak izango ditugu

Joan den uztailean ibilgailuetan aplikatutako adimen artifizialak lehendabiziko hildakoa utzi zuen, Joshua Brown (Ohio, AEB). Horren harira, egungo autoen errealitateari eta etorkizuneko aurreikuspenei buruzko zenbait datu estatistiko eskainiko dugu. Zentzu horretan, nabarmentzekoa da etorkizunean mugikortasun arduratsu eta adimentsuak izan behar duela nagusi: garraio-modu iraunkorrak (oinezkoak, bizikleta bidezkoak eta kolektiboak).

Parte hartu zure herriko mugikortasunaren astean

Irailaren 16an hasiko da Europako Mugikortasunaren Astea, eta 22an bukatuko da, Kotxerik Gabeko Egunarekin. Bizkaiko udalerri ugarik antolatu ohi dituzte egun horietan jarduerak, eguneroko desplazamenduak nola planteatzen ditugun birpentsarazteko.

Aurtengo leloa honakoa da: «Mugikortasun Adimentsua. Ekonomia Sendoa». Lelo horren bitartez, mugikortasun arduratsuak ekonomian izan dezakeen eragin positiboa nabarmendu nahi da. Abantaila batzuk ekonomikoak dira; beste batzuk, aldiz, gure herri eta hirietako bizi-kalitatean nabaritzen dira. Mugikortasun adimentsu eta iraunkorraren onurek pertsonei, enpresei eta gizarte osoari eragiten diete. Zuzenean nabarmen aurreztea eragiteaz gain, mugikortasun arduratsuak beste zenbait onura dakarkio ingurumenari zein osasunari. Arlo horietako onurek ere abantaila handiak eragiten dituzte; izan ere, horrela, murriztu egiten dira ibilgailu pribatua gehiegi erabiltzearen ondorioak leuntzeko ezarri beharreko baliabideak.

 

PARTE HARTU ZURE HERRIAN PROGRAMATUTAKO EKIMENETAN. IZAN ZAITEZ AKTIBO ETA ZUHUR. LAGUNDU EZAZU MUGIKORTASUN EREDU IRAUNKORRAGOA LORTZEKO PROZESUAN.