ALBISTE GEHIAGO

Hiri-muralak: artelanak

Kaleak leku bikaina dira hausnarrarazten diguten mezuak islatzeko, artisten arte eta argitasuna errespetatuz gozatzeko… eta hori modu antolatu eta irekian egiteko, helburu egoki batera bideratuta, pertsona ororen alaitasun eta sormena piztuta.

Biztanleak batzeko 200 etxe baino gehiagoren gainean egindako murala, Banksyren ironia, munduko graffitirik handiena eta argazkiak diruditen zenbait erretratu jasotzen dira 2015eko kaleko 20 artelan txundigarrienen artean; denak ideia positiboak sustatzera bideratuak (Bright Side webgunearen arabera: www.brightside.me).

Neskatoa, babesik gabeko espeziea. Diskriminatua

«Neskato nerabeak desagertzeko arriskuan daude; horrela da, behintzat, nazioarteko lankidetzan diharduten agentzientzat» (The Power of the Adolescent Girl: Vision for 2030 – UNICEF).

Munduan diren 600 milioi neskatoek potentzial handia dute, lidergo gaitasuna eta aldaketa soziala bereizgarri izanik. Baina, aldi berean, genero-diskriminazioa goraka ari den froga argia ere badira, eta prestakuntza jasotzeko aukera mugatua da berdintasuna saihesteko modu horietako bat.

Hezkuntza gakoa da eraldaketa sozialerako. Hezkuntza jaso duten emakume nerabeek, ama bilakatzen direnean, aukera gehiago emango dizkiete euren ondorengoei eta hobeto zainduko dituzte (Blanca Carazo, UNICEF – Spain Nazioarteko Programen arduraduna)