EDITORIALA
Bizkaia, ingurumen kalitatea eta garapen iraunkorra
Bizkaian garatutako ingurumen politika eta kudeaketak beste aro bat hasi du. Ziur esan dezakegu Lurralde Historikoa bere handitasunean eta bere potentzial osoarekin ikusarazteko oinarriak jarri ditugula. Erreakzio eta zuzenketa jarreratik proaktibotasun eta prebentziora pasa gara. Orain ingurumenak duen dimentsioaren beste ikuspegi bat dugu: integratua, zeharkakoa eta erantzukizun partekatuarekin, kultura, ekonomia eta gizartearekin uztartuta. Lurraldea eta pertsonak, gobernantza egokia, erakunde eta gizarte-eragileen arteko lankidetza-harreman ona; guztiok elkarrekin eta etorkizun bizi baten alde.
Bizkaiko Foru Aldundiak ongizate, osasun eta bikaintasuna lortzeko asmoz ingurumen arloan abian jarritako tresnen inguruko ohar orokor batzuk eman nahi ditut. Hasteko, «ekosistemen zerbitzuen eta gizakion ongizatearekin duten harremanaren» ikuspegia estrategia-ildo nagusietako bat da. Natura-pertsonak edo zainketa-garapena dikotomia gainditzen du. Naturaren ikuspegi berri bat hartzen laguntzen digu. Esaterako, Bizkaiko hondartzen kudeaketa harreman orekatu eta egoki horren adierazle argia da. Kontzeptu horrek eremu emankor batean kokatzen gaitu, eta Bizkaiko Biodibertsitatearen Estrategia izango da oinarria.
Eta hori zabaldu eta sozializatzeko, Bizkaiaren Iraunkortasunerako 2020 Heziketa Programa erabiliko dugu. Planarekin batera, parte-hartzea sustatzeko egiten ari den lana (Aktibatu + Programa) azpimarratu nahi dut, baita Parketxeen lana eta babesa eman diegun ikerketa eta prestakuntza zentroena ere: Plentziako Itsas Estazioa eta Urdaibai Bird Center. Arlo tradizional moduan, uren eta hondakinen kudeaketa arloan egindako aurrerapenak nabarmendu nahi ditugu. Uren Partzuergoak egindako lan bateratua aukera ematen ari da proiektu handiak burutu eta Uraren Zuzentarauaren helburuak lortzeko. Bestalde, Bizkaiko Hiri Hondakinen Prebentzio Planak petrolio gordinaren isurketarik ez dagoela ikusaraziko digu laster, behin azpiegitura handiak eginda daudela eta materia organikoa kudeatzen ari dela.
Legegintzaldi honetan Bizkairako Energia Iraunkorraren Estrategia onartu dugu eta hainbat baliabide jarri dira martxan energiaren kudeaketa optimizatzeko Udal, komunitate eta ikastetxeetan. Soinuaren Kalitatea Hobetzeko Estrategiari ere ekin diogu.
Bizkaia 21 Programaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren garapen iraunkorreko politikak sendoak dira. Etorkizunera ilusioz begiratzeko oinarriak jarri ditugu. Aldaketa hemen da. Pertsonekin eta lurralde-eragileekin, Bizkaiaren iraunkortasunerantz goaz.
Iosu Madariaga Garamendi
Ingurumen foru diputatua