EDITORIALA
Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala
Oraintsu arte bereizita ziren Nekazaritza eta Ingurumen sailen batzeak, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailean, garai berria dakarkigu; lehen sektorearen lana eta ikuspegia eta ingurumen iraunkortasunerako politikak uztartu egingo dira Bizkaian.
Talde berri honetatik, politika eta ekintzak martxan jarri nahi ditugu, betiere, herritarrak, lurraldea, bertako ondare naturala eta jasotzen ditugun ingurumen zein nekazaritza baliabideak kontuan izanda, Bizkaiko herritarren ongizatea bermatzen duten ekosistemen zerbitzu gisa. Horretarako, ezinbestekoak dira ikuspegi bateratua eta kontziliazio- borondatea, eta, gainera, Lurralde Historiko honetako natura ondarearen kontserbazioaren eta garapen sozio-ekonomikoaren arteko ezkontzaren alde egin behar dugu.
Ingurumen gaien dibulgazioan aitzindari den Bizkaia Maitea aldizkariaren zenbaki honetan, artikulu oso interesgarriak plazaratu ditugu. Horien artean, bereziki azpimarratu nahi dut Bizkaiko Biodibertsitatea Babesteko, Hobetzeko eta Kudeatzeko Estrategia azaltzen duena. Artikulu horretan, Bizkaiak gordetzen duen natura dibertsitate baliotsua babesteko, ezagutarazteko eta modu iraunkorrean erabiltzeko helburu eta ekintzak azaltzen dira. Geodibertsitate eta biodibertsitate bikaina izanik, gure lurraldeak natura espazio babestuen sare aparta du, Natura 2000 Sareari esker zabaldu eta aberastua.
Elena Unzueta Torre
Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko foru diputatua