ARGAZKIEN IRUZKINA
Big Five - Afrikako Bost Handiak
Testuak eta argazkiak: Trinidad L. Vicente
Afrikako espezie adierazgarrienak dira «Big Five» ospetsuak: Lehoinabarra, Lehoia, Elefantea, Bufaloa eta Errinozerontea.
Afrikako erreserba natural ugaritan bizi dira. Hala ere, zaila da ehizaren eta espezieen legez kanpoko trafikoa errotik ezabatzea, nahiz eta zenbait herrialde horretan tinko ahalegindu (horretan dihardute Hegoafrikako agintaritzek, kasu). Diru ugari eta, antza, erraz eskuratzeko tentazioak zaildu egiten joera horien kontrako borroka.
Errinozerontea: 5 m luze eta 1,80 m garai izatera hel daiteke, hiru tonara arteko pisuarekin. Oraindik ere gizakia da haren etsai bakarra.
Lehoia: felidoetan altuena da (garaiera handienekoa) eta, tigrearen ondoren, pisu handiena duena. Letagin handiak izanik, sabanako erregea da, baita Big Five direlakoenen errege ere.
Elefantea: Aristotelesen arabera, «adimen eta izaera sendoan pizti guztiak gainditzen dituen animalia» da. Sabanan, lehoiak ditu harrapakari potentzial bakarrak, noizean behin, eraso egiten baitiote.
Lehoinabarra: ikusteko animalia zailena da. 65 km/orduko abiaduran mugi daiteke eta habitat ezberdin ugaritara egokitzeko gai da.
Bufaloa: bobido handi honen jokabideak aurretik jakin ezin direnez, arriskutsua da pertsonentzako, hezi gabe baitago, lehengusu asiarra ez bezala. Harrapakariek talde bati eraso egiten diotenean, animaliak elkarrekin geratzen dira, horietako bat haiengandik banatu ezin izateko.
Zerrenda honetan beste handi bat ere gehitu ohi da: hipopotamoa (Afrikan heriotza gehien eragiten duen animalia, moskitoaren ondoren). Baina adituen arabera, Hegoafrikan behintzat, «Wild Dog» edo txakur basatiak izan beharko luke titulu hori.