HAR EZAZU PARTE

Orrialde honetan parte hartzeko tarte bat eskaini nahi dizuegu Bizkaia Maitea aldizkariaren irakurle guztioi. Bidali iezazkiguzu gutunak, argazkiak, olerkiak edo iruzkinak Bizkaia Maitea aldizkarira. Helbidea: Rekalde zumarkalea 30, 48009 Bilbo.

bizkaiamaitea.aldizkaria@bizkaia.eus

Eskerrik asko Karpin Abenturaren izenean

Bizkaia Maitea aldizkariko lagun maiteok:

Urrian ohore handiz jaso genuen, Enkarterriko udalerrien eta Karpinen izenean, DEIA egunkariak gure eskualdean dagoen «Karpin Abentura» Animalien Babes Zentroari eman zion «Hemendik Sariak Enkarterri 2014» sarien VII. edizioko saria.

Guretzat hain pozgarria den une honetan, gogoan dugu Karpinek animalien eta dibertsitatearen alde egiten duen lan ikaragarria ahalbidetzen duen jende guztia. Gainera, haiei esker Karpin lehen mailako baliabide turistikoa da Enkarterrirako eta Bizkairako. Gurekin elkarlanean aritzen diren Enkarterriko 10 udalei, Bizkaiko Foru Aldundiari eta beste erakunde batzuei esker lortu ahal izan da hori, baina batez ere Karpin bisitatzen duzuen eta gure lanaz hitz egiten duzuen guztioi esker, horrela beste pertsona asko gu ezagutzera hurbiltzea lortzen baituzue.

Enkarterriko Udalerrien Mankomunitatearen izenean, joan den urrian ohore handiz jaso nuen DEIA egunkariak “Karpin Abentura” Animalien Babes Zentroari eman zion “Hemendik Sariak Enkarterri 2014” VII. edizioko saria.

Esther Lasa Seisdedos Enkarterriko Mankomunitateko lehendakaria

Urdaibai etxetik zuzenean

Egun on, Bizkaia Maitea:

Goizero, ostertza arakatzen dut begiekin eta zuzenean ikusten ditut Urdaibaiko padurek gordetzen dituzten gauza miragarriak, zehatz-mehatz, beren kolore guztiekin, bizi-bizi, eta zuek ere hori egitera gonbidatzen zaituztet. Bai, Bizkaia Maitea aldizkariko lagunok, etxetik hurbil daukadan Urdaibai Bird Centerrek abian jarri duen duen aplikazio berriari esker, gaur egun edonoren eskura dago hori, eta edonondik egin daiteke: Bilbotik, Ermutik, Artzentalesetik edo Bizkaiko, Euskadiko, Europako eta Planetako beste edozein lekutatik.

Teknologia berriek eskaintzen dizkiguten gozamenetako bat da. Urdaibai Bird Center hegaztietan eta haien migrazioetan espezializatuta dago eta naturaren museo biziduna da. Orain, bertan jarri duten kamerari esker, eguneko 24 orduetan etxetik ikus dezakegu Urdaibaiko Biosfera Erreserbako natur baliorik handieneko lekuan gertatzen den guztia.

Ez didazue ukatuko gozamen hutsa dela etxetik bertatik ikustea arrano arrantzalearen murgilaldiak, Europa iparraldeko hegaberen etorrera edo ehun hegazti espezie ingururen joan-etorriak. Hala ere, bertara joatea aholkatzen dizuet, onena zuzenean ikustea baita.

Bitartean, webcam horretara sartzeko helbidea gogoratzen dizuet: http://www.birdcenter.org/es/actualidad/directo-marismas-urd aibai. Goza ezazue!

Alexander Domínguez Gautegiz Arteaga